Itxi

Txirrindularitza

2024KO VUELTA

Landa, Roglic eta Kuus 2024ko Vueltan izango dira

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Vueltaren zuzendaria Gasteizen izan da 18. etapa aurkezteko, Arabatik zehar lehiatuko dena ibilbide osoa.

  • Mikel Landa. Argazkia: EITB

    Mikel Landa. Argazkia: EITB

Javier Guillen Vueltako zuzendariak Primoz Roglic esloveniarra eta Mikel Landa lasterketan izango direla baieztatu du, baita Sepp Kuss estatubatuarra ere, egungo txapelduna.

Vueltaren zuzendaria Gasteizen izan da 18. etapa aurkezteko, Arabatik zehar lehiatuko dena ibilbide osoa.

Gainera, Juan Ayuso espainiarrak ere parte hartzea aurreikusten dutela azaldu du covid-aren ondorioz Tourra utzi behar izan baitu.

Oier Lazkano gasteiztarra da lasterketan parte hartzeko beste zalantzetako bat, baina Parisko Joko Olinpikoen arabera izango da, Movistarreko txirrindulariak erlojupekoan eta errepideko proban parte hartuko baitu.

Bestalde, zaila izango da Jonas Vingegaard eta Tadej Pogacar txirrindulariek parte hartzea.

Vuelta abuztuaren 17an hasiko da Lisboan eta irailaren 8an amaituko da Madrilen.