Txirrindularitza
Paris 2024
Oier Lazkanok Olinpiadetako erlojupekoan hartuko du parte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala, Juan Ayuso ordezkatuko txirrindulari gasteiztarrak; izan ere, Ayusok Tourra utzi behar izan du covidak jota, eta ez da prest egongo.
-
Oier Lazkanoren artxiboko argazkia, Frantziako Tourrean. EITB MEDIA
Oier Lazkano Movistar taldeko txirrindulari gasteiztarrak Espainia ordezkatuko 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetako erlojupekoan. Juan Ayusok Frantziako Tourra utzi behar izan zuen, covidak jota, eta ez da prest egongo uztailaren 27rako, Espainiako Txirrindularitza Federazioak astearte honetan jakinarazi duenez.
Aldiz, abuztuaren 3ko errepideko proban, Ayuso lehiatzeko moduan izango dela baieztatu du, Lazkano eta Alex Aranbururekin batera.