Itxi

Txirrindularitza

43. ekitaldia

Euskaltel-Euskadi, Caja Rural, Kern Pharma eta UCI WorldTeam mailako 18 taldeak, Donostiako Klasikoan

EITB MEDIA

Lasterketa abuztuaren 10ean jokatuko dute, eta, guztira, 25 talde izango dira, 175 txirrindulari.

  • 2023an, Remco Evenepoelek lortu zuen garaipena, Pello Bilbaoren aurretik. Argazkia: EFE.

    2023an, Remco Evenepoelek lortu zuen garaipena, Pello Bilbaoren aurretik. Argazkia: EFE.

Euskaltel-Euskadik, Caja Rural-Seguros RGAk, Kern Pharmak eta UCI WorldTeam maila duten 18 taldeek (alegia, munduko talderik onenek) 2024ko Donostiako Klasikoan parte hartuko dute. Lasterketa 43. aldiz jokatuko dute aurten, eta, astelehenean baieztatu dutenez, guztira, 25 talde izango dira lehian; 175 txirrindularik izango dute irabazteko aukera.

Hala, 2024ko Donostiako Klasikoa abuztuaren 10ean jokatuko dute, larunbatez, eta hona hemen zein talde izango diren irteeran:

UCI WorldTeam mailako taldeak:

Alpecin-Deceuninck

Arkea-B&B Hotels

Astana Qazaqstan Team

Bahrain-Victorious

Cofidis

Decathlon AG2R La Mondiale Team

EF Education-EasyPost

Groupama-FDJ

INEOS Grenadiers

Intermarche-Wanty

Lidl-Trek

Movistar Team

Red Bull-BORA-hansgrohe

Soudal Quick-Step

Team dsm-firmenich PostNL

Team Jayco AlUla

Team Visma | Lease a Bike

UAE Team Emirates

UCI ProTeam mailako taldeak:

Euskaltel-Euskadi

Caja Rural-Seguros RGA

Kern Pharma

Lotto Dstny

Israel-Premier Tech

Uno-X Mobility

TotalEnergies

2024an, Donostiako Klasikoak 236 kilometroko ibilbidea izango du. Lasterketako zati erabakigarrian, txirrindulariek Pilotegi igo beharko dute; mendate horretan, % 27rainoko maldak ere badaude. Antolatzaileek, halaber, aurreikusi dute parte-hartzaileek beste sei mendate ere igotzea.