Txirrindularitza
Berritzea
Jonathan Castroviejok Ineos taldean jarraituko du 2025era arte
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Hala, euskal txirrindulariak zortzi denboraldi beteko ditu talde britainiarrean. Castroviejo sei aldiz izan da erlojupeko Espainiako txapelduna.
-
Jonathan Castroviejoren irudia, 2024ko Frantziako Tourrean. EFE
Jonathan Castroviejo getxoztarrak 2025era arte luzatu du kontratua Ineos Grenadiersekin, taldeak Frantziako Tourreko lehen atseden egunean iragarri duenaren arabera. Euskal txirrindularia sei aldiz izan da Espainiako erlojupeko txapelduna.
Berritze horrekin, zortzi denboraldi beteko ditu talde britainiarrarekin. Castroviejok oso lan garrantzitsua egin du Ineosen hainbat garaipenetan. Erlojupekoetan bereziki iaioa, mendian ere ondo moldatzen dela erakutsi izan du 2008an iritsi zenetik. "Oso zoriontsu nago berritu dudalako. Aurten lantzen aritu gara, eta ondo dago guztia txukun eta garbi izatea datorren denboraldirako. Hemen geratu nahi nuen, eta asko pozten nau beste urtebetez jarraituko dudala jakiteak", azaldu du.
"Urtetik urtera lasterketen maila gora egiten ari dela kontuan izanik, hobetu egin beharra dago, eta ona da hemen egin ahal izatea. Taldea talentu gaztez josita dago, txirrindularitzan etorkizun oparoa duten kirolariz, alegia. Horiei lagundu eta aholkatu ahal izatea atsegina da. Taldea bide onean doala dirudi", gaineratu du.
Castro ¿
— INEOS Grenadiers (@INEOSGrenadiers) July 8, 2024
New contract ¿¿¿¿
We're thrilled to announce that @jcastroviejo has signed a contract extension to continue into an eighth season with the INEOS Grenadiers ¿ pic.twitter.com/biezsyhY6B
Scott Drawer Ineoseko errendimentu zuzendariaren aburuz, "urtetik urtera konfiantza ematen du Castroviejok, lasterketa esanguratsuenetara forma bete-betean heltzen delako, taldekideei laguntzeko beti prest".