Itxi

Txirrindularitza

Austriako Tourra (4. etapa)

Andre Drege txirrindularia hil da, Austriako Tourrean erorikoa izanda

EITB Media

Coop-Repsol taldeko ziklista norvegiarra lasterketako laugarren etapan erorikoa izanda hil da. Mendate bat jaisten ari zenean, bizikletaren kontrola galdu, eta lurrera joan da.

  • Andre Drege

    Andre Drege. Argazkia: @TeamCoopRepsol

Andre Drege txirrindulari norvegiarra hil da gaur, uztailak 6, Austriako Tourrean izandako eroriko baten ondorioz, Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak (UCI) jakinarazi duenez. Coop-Repsol taldeko 25 urteko ziklista mendate bat jaisten ari zenean erori da, kontrola galdu ostean.

"UCI jota dago Austriako Tourrean Andre Drege txirrindulari profesionala hil baita", zabaldu du UCIk X sare sozialean. "Gure doluminak senide, lagun eta taldekideei", gaineratu du Nazioarteko Txirrindularitza Elkarteak.

Etapa amaitutakoan, bertan behera utzi dute sarien banaketa.