Itxi

Txirrindularitza

Data aldaketa

Getxoko Zirkuitua abuztuaren 11n jokatuko da

EITB Media

Lasterketaren 79. edizioa ez da, urtero legez, uztailaren amaieran jokatuko, Olinpiar Jokoak direla eta, abuztuaren 11n egingo baita.

  • Alexey Lutsenko

    Alexey Lutsenko, 2023ko Getxoko Zirkuituko irabazlea. Argazkia: EITB Media

Getxoko Zirkuitua-Otxoa Anaiak Memorialaren 79. edizioa abuztuaren 11n jokatuko da. Ostiral honetan, uztailaren 5ean, aurkeztu dute, proba lehenengoz jokatu zenetik ehun urte pasatu direnean.

Aurten nabarmentzekoa da ezohiko datan jokatuko dela; izan ere, normalean uztailaren amaieran egiten da, baina aurten, Olinpiar Jokoak direla eta, abuztuaren 11ra atzeratu dute.

EITB Mediak zuzenean eskainiko du lasterketa, Euskal Telebistan eta eitb.eus webgunean.