Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Suitzako Itzulian izandako nagusitasuna berretsi du Volleringek, azken etapa eta sailkapen nagusia irabazita

EITB MEDIA

SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak, Champagneko helmugan, azken sailkapen nagusiko lehen lau postuetan izan diren gainerako hiru ziklistak menderatu ditu, alegia, Neve Bradbury (Canyon-SRAM Racing), Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon-SRAM Racing).

5:29

Demi Vollering SD Worx-Protime taldeko txirrindulari herbeheretarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Suitzako Itzuliaren laugarren eta azken etapa, eta, horrenbestez, proban erakutsitako nagusitasuna berretsi egin du, azken sailkapen nagusia ere eskuratuta. Ikusgarria izan den etapan, parte-hartzaileak behin eta berriz ibili baitira erasoan, Volleringek, Champagneko helmugan, azken sailkapen nagusiko aurreneko lau postuetan izan diren gainerako hiru ziklistak menderatu ditu, alegia, Neve Bradbury (Canyon-SRAM Racing), Elisa Longo Borghini (Lidl-Trek) eta Katarzyna Niewiadoma (Canyon-SRAM Racing).

Hala, Volleringek, maiatzean Euskal Herriko Itzulia eta Espainiako Vuelta ere irabazita, Suitzako Itzuliko hiru etapa eskuratu ditu; lasterketan lau jardunaldi izan dira. Astelehenean irabazle irten zen Bradburyk 1:28ra amaitu du Suitzako Itzulia, Volleringekiko, bigarren tokian. Hori bai, Volleringek ahalegin handia egin behar izan du garaipena erdiesteko, kontuan izanik Canyon eta Lidl-Trek taldeek une oro bilatu dutela aurreneko postu hori.

Asteartean, beraz, probako indartsuenek berriro ere islatu dute sasoi bikainean daudela, baina, azkenean, Volleringen abiadura eta anbizioa giltzarriak izan dira, esprintean.

Etapako sailkapena

1 - VOLLERING Demi (Worx) 3:17:53

2 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) d. b.

3 - BRADBURY Neve (Canyon) d. b.

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) d. b.

5 - HABERLIN Steffi (Switzerland) + 0:42

6 - MUZIC Evita (FDJ) d. b.

7 - LABOUS Juliette (DSM) d. b.

8 - FISHER-BLACK Niamh (Worx) d. b.

9 - REIJNHOUT Rosita (Visma) d. b.

10 - ZIGART Urska (AlUla) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 9:03:17

2 - BRADBURY Neve (Canyon) + 1:28

3 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) + 1:30

4 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:24

5 - LABOUS Juliette (DSM) + 3:47

6 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 4:11

7 - REALINI Gaia (Lidl) + 5:33

8 - CADZOW Kim (EF Education) + 5:44

9 - ZIGART Urska (AlUla) + 6:00

10 - MUZIC Evita (FDJ) + 6:49