Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Bradburyk eta Niewiadomak gidatu dute Canyonen erasoa, baina Volleringek maillot horiari eutsi dio, Suitzan

EITB MEDIA

Canyon-SRAM Racing taldeko Neve Bradbury australiarrak eta Katarzyna Niewiadoma poloniarrak bakarka irabazi dute lasterketako hirugarren eta azken-aurreko etapa, eta, denbora-sariak zenbatuta, 2:23ko eta 2:17ko aldea lortu dute SD Worx herbeheretarrarekiko.

1:40
Bradbury y Niewiadoma

Canyon-SRAM Racing taldeko Neve Bradbury txirrindulari australiarrak irabazi du, astelehenean, 2024ko Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa, eta Katarzyna Niewiadoma taldekideak, Canyoneko erakustaldia biribilduta, bigarren helmugaratu da, Bradburyrekin batera. Sailkapen nagusian, Demi Vollering SD Worx-Protime taldeko herbeheretarrak lider jarraitzen du; izan ere, Volleringek lortu du Canyoren erasoak maillot horia kentzea. Bradbury sailkapen nagusiko bigarren postuan jarri da, eta 1:22ra du Vollering, eta Niewiadoma seigarren dabil orain, 2:14ra.

Txirrindulariek ikuskin ederra eskaini dute Suitzako Itzuliaren azken-aurreko etapan. Demi Volleringek asteburuko bi etapak zituen irabazita, baina hirugarrenean Canyon taldearen erantzuna iritsi da, eta liderraren nagusitasuna zalantzan izan da. Bradbury eta Niewiadoma helmugarako 16 kilometro gelditzen zirela geratu dira lasterketa buruan, eta erritmo altua izan dutela jarraitu dute, galarazteko aurkariek arriskuan jartzea garaipena. Horrenbestez, aurrerapauso handia eman dute biek sailkapen nagusian.

Asteartean amaituko da 2024ko Suitzako Itzulia. Azken eapa Champagnen hasi eta bukatuko da, eta 127,5 kilometro izango ditu.

Etapako sailkapena

1 - BRADBURY Neve (Canyon) 3:16:36

2 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) m. t.

3 - DE VRIES Femke (Visma) + 1:55

4 - SPRATT Amanda (Lidl) m. t.

5 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) + 2:11

6 - VOLLERING Demi (SD Worx) d. b.

7 - REALINI Gaia (Lidl) d. b.

8 - CADZOW Kim (EF Education) d. b.

9 - PIRRONE Elena (Roland) + 2:49

10 - CHAPMAN Brodie (Lidl) + 2:53

Sailkapen nagusia

1 - VOLLERING Demi (SD Worx) 5:45:34

2 - BRADBURY Neve (Canyon) + 1:22

3 - LONGO BORGHINI Elisa (Lidl) + 1:26

4 - REALINI Gaia (Lidl) + 1:28

5 - CADZOW Kim (EF Education) + 1:39

6 - NIEWIADOMA Katarzyna (Canyon) + 2:14

7 - LABOUS Juliette (DSM) + 2:56

8 - SPRATT Amanda (Lidl) + 3:11

9 - NIEDERMAIER Antonia (Canyon) + 3:22

10 - DE VRIES Femke (Visma) + 4:11