Itxi

Txirrindularitza

Suitzako Itzulia

Thibau Nysek irabazi du Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa, eta Bettiol sailkapen nagusiko lider jarri da

EITB MEDIA

Lidl-Trek taldeko txirrindulari belgikarrak indar handia erakutsi du gogorrak izan diren etapako azken metroetan, eta garaipena eskuratu. Bettiol hirugarren helmugaratu da, eta maillot horia janztea erdietsi du, Yves Lampaerti (Soudal) aurreneko postua kenduta.

5:11

Lidl-Trek taldeko Thibau Nys txirrindulari belgikarrak irabazi du, asteartean, 2024ko Suitzako Itzuliaren hirugarren etapa, Ruschlikonen, eta EF Education taldeko Alberto Bettiol ziklista italiarra sailkapen nagusiko aurreneko postuan jarri da, Soudal Quick-Step taldeko Yves Lampaert belgikarrari maillot horia kenduta.

Jardunaldiko zati erabakigarrian, tropela batera zihoan; hortaz, garailea azken kilometroetan zehaztu da. Marc Hirschik (UAE) jo du erasoa, helmugarako hiru kilometro gelditzen zirela, eta segundo batzuetako aldea eskuratu du, baina tropelak harrapatu egin du, lasterketa azken mila metroetan sartuta. Helmugaratzea gogorra izan da, errepidea gora baitzihoan eta txirrindulariak bizi-bizi joan direlako; orduan ageri da Thibau Nys, indar handiz, aurkari guztiak gainditzeko modukoa izan den esprint luze bati eutsita.

Nysek irabazi du eta Bettiol lider jarri da, beraz. Suitzako Itzulia, asteazkenetik aurrera, beste fase batean sartuko da, laugarren etaparekin batera. Mendia izango da protagonista, hemendik aurrera. Asteazkenean, lasterketa San Gottardon amaituko da 1. mailako igoera batean.

Alberto Bettiol, podiumean, maillot horiaz jantzita. Argazkia: EFE.

Alberto Bettiol, podiumean, maillot horiaz jantzita. Argazkia: EFE.

Etapako sailkapena

1 - NYS Thibau (Lidl) 3:27:31

2 - WILLIAMS Stephen (Israel) d. b.

3 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.

4 - ADRIA Roger (BORA) d. b.

5 - LAPEIRA Paul (Decathlon) d. b.

6 - KELDERMAN Wilco (Visma) d. b.

7 - YATES Adam (UAE) d. b.

8 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) + 0:03

9 - TULETT Ben (Visma) d. b.

10 - CARAPAZ Richard (EF Education) d. b.

Sailkapen nagusia

1 - BETTIOL Alberto (EF Education) 7:39:20

2 - HAYTER Ethan (INEOS) + 0:06

3 - KELDERMAN Wilco (Visma) d. b.

4 - WILLIAMS Stephen (Israel) d. b.

5 - ALMEIDA Joao (UAE) + 0:09

6 - FISHER-BLACK Finn (UAE) d. b.

7 - SKJELMOSE Mattias (Lidl) d. b.

8 - YATES Adam (UAE) + 0:10

9 - CHRISTEN Jan (UAE) + 0:11

10 - ADRIA Roger (BORA) + 0:13