Itxi

Txirrindularitza

Dauphine Kriteriuma

Remco Evenepoelek irabazi du Dauphine Kriteriumeko erlojupekoa, eta lasterketako lider berria da

EITB MEDIA

Soudal Quick-Step taldeko txirrindulari belgikarrak garaipena eskuratu du, 34,4 kilometroko banakako erlojupekoan. INEOSeko Joshua Tarling sailkatu da bigarren, 17 segundora, eta BORAko Primoz Roglic izan da hirugarren, 39 segundora. Oier Lazkanok bosgarren postua lortu du.

3:12

Soudal Quick-Step taldeko Remco Evenepoel txirrindulari belgikarrak irabazi du 2024ko Dauphine Kriteriumeko laugarren etapa, 34,4 kilometroko banakako erlojupeko bat, eta, gainera, lasterketako sailkapen nagusiko lider berria da. Etapan, Evenepoel Joshua Tarling (INEOS Grenadiers) eta Primoz Roglic (BORA-Hansgrohe) baino 17 eta 39 segundo azkarrago ibili da, hurrenez hurren (Tarling bigarren sailkatu da, eta Roglic hirugarren), eta sailkapen nagusian, 33 segundoko aldea du Roglicekiko, eta minutu bat eta lau segundo Matteo Jorgensonekiko (Visma-Lease a Bike). Movistarreko Oier Lazkanok etapa bikaina egin du, eta bosgarren postua lortu; sailkapen nagusian ere dabil bosgarren tokian.

Evenepoel, testuinguru horretan, lehen aldiz erdietsi du irabaztea Euskal Herriko Itzulian, duelabi hilabete, eroriko larria izan zuenetik. Tarling erlojupekoa amaitu duten aurreneko txirrindularietakoa izan da, eta soilik belgikarrak izan du indarra haren denbora hobetzeko. Evenepoelek garaipena bikaina izan da, eta erakutsi du sasoi onean dagoela 76. Dauphine Kriteriuma eskuratzeko.

Euskal ziklistei dagokienez, Lazkanoren etapa ederra kenduta, nabarmentzeko modukoa da Mikel Landak 24. egin duela, eta, ondorioz, murgiarra 19. posturaino igo dela, sailkapen nagusian.

Ostegunean, 2024ko Dauphine Kriteriumeko bosgarren etapa jokatuko dute; Amplepuisen hasi eta Saint-Priesten amaituko da, eta 167 kilometroko ibilbidea izango du.

Etapako sailkapena

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 41:49

2 - TARLING Joshua (INEOS) + 0:17

3 - ROGLIC Primoz (BORA) + 0:39

4 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:07

5 - LAZKANO Oier (Movistar) + 1:21

6 - GEE Derek (Israel) + 1:24

7 - POWLESS Neilson (EF Education) m. t.

8 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 1:26

9 - AYUSO Juan (UAE) + 1:27

10 - GEOGHEGAN HART Tao (Lidl) + 1:38

Sailkapen nagusia

1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 12:27:22

2 - ROGLIC Primoz (BORA) + 0:33

3 - JORGENSON Matteo (Visma) + 1:04

4 - GEE Derek (Israel) + 1:11

5 - LAZKANO Oier (Movistar) + 1:21

6 - ARMIRAIL Bruno (Decathlon) + 1:25

7 - POWLESS Neilson (EF Education) m. t.

8 - AYUSO Juan (UAE) + 1:27

9 - GEOGHEGAN HART Tao (Lidl) + 1:39

10 - RODRIGUEZ Carlos (INEOS) + 1:41