Txirrindularitza
Dauphine Kriteriuma
2024ko Dauphine Kriteriumeko ibilbidea eta profilak
EITB MEDIA
Lasterketak zortzi etapa izango ditu, ekainaren 2tik 9ra bitartean, eta ETB1en eta eitb.eus-ek zuzenean izango dira ikusgai.
-
2024ko Dauphine Kriteriumeko 7. etapa. Irudia: criterium-du-dauphine.fr.
2024ko Dauphine Kriteriuma igandean hasi da, ekainaren 2an, eta astebeteren buruan amaituko da, hilaren 9an. Lasterketako 76. ekitaldiak 8 etapa izango ditu, eta antolatzaileek, urtero bezala, oso goi mailako izenak iragarri dituzte parte-hartzaileen artean; Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) eta Primoz Roglic (BORA-Hansgrohe) dira azken garaipena poltsikoratzeko hautagai nagusiak.
ETB1 eta eitb.eus zuzenean ari dira ematen Dauphine Kriteriuma, arratsaldero, 15:30etik aurrera. Hauek dira etapa guztietako profilak.
2024ko Dauphine Kriteriumeko etapak
1. etapa (ekainak 2, igandea): Saint-Pourçain-sur-Sioule - Saint-Pourçain-sur-Sioule (172,5 kilometro)
2. etapa (ekainak 3, astelehena): Gannat - Col de la Loge (142 kilometro)
3. etapa (ekainak 4, asteartea): Celles-sur-Durolle - Les Estables (181,7 kilometro)
4. etapa (ekainak 5, asteazkena): Saint-Germain-Laval – Neulise (34,4 kilometro, banakako erlojupekoa)
5. etapa (ekainak 6, osteguna): Amplepuis - Saint-Priest (167 kilometro)
6. etapa (ekainak 7, ostirala): Hauterives - Le Collet d'Allevard (174,1 kilometro)
7. etapa (ekainak 8, larunbata): Albertville - Samoens 1600 (155,3 kilometro)
8. etapa (ekainak 9, igandea): Thones - Plateau des Glieres (160,6 kilometro)