Itxi

Txirrindularitza

Frankfurteko Sari Nagusia

Alex Aranburuk bigarren postua lortu du Frankfurteko Sari Nagusian; Van Gilsek irabazi du

EITB MEDIA

Lasterketa esprintean erabaki da, eta soilik Lotto Dstny taldeko belgikarra ibili da Movistarreko txirrindulari gipuzkoarra baino azkarrago. Jonathan Lastra (Cofidis) hamaikagarren tokian helmugaratu da.

  • Alex Aranburu, Romandiako Tourrean. Argazkia: EFE.

    Alex Aranburu, Romandiako Tourrean. Argazkia: EFE.

Movistar taldeko Alex Aranburu txirrindulari gipuzkoarrak bigarren postua lortu du, asteazkenean, 2024ko Frankfurteko Sari Nagusian. Lotto Dstny taldeko Maxim Van Gils ziklista belgikarrak eskuratu du garaipena, esprintean, eta solik bera ibili da, esprint horretan, Ezkio-Itsasokoa baino azkarrago. Beste euskal txirrindulari bat ere aritu da ondo: Cofidis taldeko Jonathan Lastra bilbotarra hamaikagarren postuan helmugaratu da.

Alex Aranburu, horrenbestez, beste behin ere izan da garaipenetik oso gertu. 2024ko denboraldian, orain arte, puntukako sailkapena irabazi zuen Euskal Herriko Itzulian, eta, halaber, Alemanian orain erdietsitako bigarren postuaz gain, bi aldiz sailkatu da hirugarren, behin laugarren eta hirutan bosgarren. Ohorezko beste postu batzuk ere baditu, azken hilabeteotan.

Arestian esan bezala, Maxim Van Gilsek lortu du garaipena, esprintean. Hala, belgikarrak denboraldiko bigarren aldiz lortu du irabaztea.

2024ko Frankfurteko Sari Nagusiko sailkapena

1 - VAN GILS Maxim (Lotto) 4:46:48

2 - ARANBURU Alex (Movistar) d. b.

3 - SHEEHAN Riley (Israel) d. b.

4 - NERURKAR Lukas (EF Education) d. b.

5 - ADRIA Roger (BORA) d. b.

6 - GOOSSENS Kobe (Intermarché) d. b.

7 - VERMAERKE Kevin (DSM) d. b.

8 - KRAGH ANDERSEN Soren (Alpecin) d. b.

9 - HIRSCHI Marc (UAE) d. b.

10 - HOELGAARD Markus (Uno-X) d. b.

11 - LASTRA Jonathan (Cofidis) d. b.