Txirrindularitza
Erorikoa, Italian
Mikel Iturriak orno hausturak ditu, eta eskuineko tibia eta peronea hautsita
EITB MEDIA
Ostegunetik ostiralera bitartean, Euskaltel-Euskadiko txirrindularia Iruñeko Nafarroako Unibertsitatea Klinikara eramango dute, medikalizatutako anbulantzia batean, Italiako Forli hiritik; igandetik izan da ospitalean, eta "aldeko bilakaera" ari da izaten.
-
Mikel Iturria Iruñera eramango dute, Italiatik. Argazkia: Euskaltel-Euskadi.
Mikel Iturria Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak "orno hausturak ditu, zerbikal mailan, eta eskuineko tibia eta peronea hautsita ditu", igandean Italian, Erromainako Giroaren azken metroetan, izandako erorikoaren ondorioz.
Euskal taldeak argitaratutako mediku txostenaren arabera, ostegunetik ostiralera bitartean, ziklista gipuzkoarra Iruñeko Nafarroako Unibertsitatea Klinikara eramango dute, medikalizatutako anbulantzia batean, Italiako Forli hiritik; Morgagni-Pierantoni ospitalean izan da, bertan, igandetik, telebistako motor baten aurka talka eginda izandako lesioak sendatzea xede.
Iturria "aldeko bilakaera" ari da izaten. Berriro aztertuko dute zer moduz dagoen, etxera bueltatu, "prozedura terapeutikorik onena erabakitze aldera".