Txirrindularitza
Apirilaren 15etik 19ra
2024ko Alpeetako Tourra: ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
EITB MEDIA
Lasterketa Italian eta Austrian jokatuko dute. Astelehenean hasiko da, apirilaren 15ean, eta ostiralean amaitu, hilaren 19an. Geraint Thomas eta Filippo Ganna (INEOS), Ben O'Connor (Decathlon) eta Romain Bardet (dsm) dira irabazteko faborito nagusiak, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute.
-
2024ko Alpeetako Tourraren 4. etapa. Argazkia: tourofthealps.eu.
2024ko Alpeetako Tourra, Italian eta Austrian jokatzen duten lasterketako 47. ekitaldia, astelehenean hasiko da, apirilaren 15ean, eta bost etapa eginda, ostiralean amaituko da, hilaren 19an. Parte-hartzaileen zerrenda bikaina izango du probak; Geraint Thomas eta Filippo Ganna (INEOS), Ben O'Connor (Decathlon) eta Romain Bardet (dsm) dira irabazteko faborito nagusiak, INEOSeko Oscar Rodriguez nafarra, Euskaltel-Euskadi eta Kern Pharma ere izango dira irteeran, eta ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean emango dute Alpeetako Tourra.
2024ko Alpeetako Tourraren ibilbidea, profilak eta parte-hartzaileak
1. etapa (apirilak, 15, astelehena): Neumarkt/Egna - Kurtinig ADW/Cortina SSDV (133,3 kilometro)
2. etapa (apirilak, 16, asteartea): Salurn/Salorno – Stans (190,7 kilometro)
3. etapa (apirilak, 17, asteazkena): Schwaz – Schwaz (124,8 kilometro)
4. etapa (apirilak, 18, osteguna): Leifers/Laives - Borgo Valsugana (141,3 kilometro)
5. etapa (apirilak, 19, ostirala): Levico Terme-Levico Terme (118,6 kilometro)