Txirrindularitza
6. etapa
Pogacarrek ez du aurkaririk Voltan
EITB MEDIA
Esloveniarrak berriz ere distira egin du etapa nagusi gogorrean, Kataluniako itzulian bere nagusitasuna sinatzeko. Mikel Landak hirugarren lekuan bukatu du, eta sailkapen nagusian bigarren postua eskuratuko du.
-
Pogacarrek ez du aurkaririk Voltan Argazkia: EFE
Tadej Pogacar (UAE Team Emirates) esloveniarrak irabazi du larunbat honetan Kataluniako Voltako azken-aurreko etapa nagusia. Jardunaldi gogorra izan da, sei mendate izan ditu, eta amaiera oso gogorra, Berga eta Queralt artean, 154,7 kilometroko ibilbidean. Liderrak bere nagusitasuna erakutsi du.
Esloveniarrak Collada de Sant Isidre mendatea gainditzeko 3 kilometro falta zirenean jo du erasoa, helmugatik 29 bat kilometrora, eta bakarrik egin du hortik aurrera, helmugaraino, etapa 4:11:53ko denborarekin amaitzeko.
Egan Bernal (Ineos Grenadiers) kolonbiarra izan da bigarren, Mikel Landa (Soudal Quick-Step) arabarra hirugarren, eta Enric Mas (Movistar) mallorcarra laugarren.
Igande honetan, Bartzelonako ibilbidea, Coll de la Creu d'Ordal igoerarekin eta Montjuïceko azken zirkuituan sei itzulirekin, omenaldia izango da Pogacarrentzat. Landak bigarren postua eskuratuko du sailkapen nagusian, eta esloveniar gaindiezinetik hurbilen geratu den txirrindularia izango da.
6. etapako sailkapena
1 - POGACAR Tadej (UAE) 4:11:53
2 - BERNAL Egan (INEOS) +0:57
3 - LANDA Mikel (Soudal) d. b.
4 - MAS Enric (Movistar) +2:14
5 - HARPER Chris (Jayco) +2:16
6 - TIBERI Antonio (Bahrain) d. b.
7 - ALMEIDA João (UAE) +2:18
8 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d. b.
9 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +2:34
10 - VLASOV Aleksandr (BORA) 2:38
Sailkapen orokorra:
1 - POGACAR Tadej (UAE) 25:06:16
2 - LANDA Mikel (Soudal) +3:31
3 - BERNAL Egan (INEOS) +4:53
4 - VLASOV Aleksandr (BORA) +5:46
5 - MAS Enric (Movistar) +5:51
6 - HARPER Chris (Jayco) d. b.
7 - MARTINEZ Lenny (Groupama) +5:52
8 - TIBERI Antonio (Bahrain) +6:23
9 - ALMEIDA João (UAE) d. b.
10 - FORTUNATO Lorenzo (Astana) +7:17