Txirrindularitza
MILAN - SAN REMO
Philipsenek irabazi du Milan-San Remo klasikoa
EITB Media
Txirrindulari belgikarra gailendu da Milan-San Remo klasikoan. Michael Matthews eta Tadej Pogacar izan dira bigarren eta hirugarren. Esprinta oso estua izan da, eta helmugako argazkia beharrezkoa izan da irabazlea nor izan den argitzeko.
-
Jasper Philipsenek esprintean irabazi du Milan-San Remo klasikoa. Argazkia: EFE
Jasper Philipsen (Alpecin) txirrindulari belgikarra gailendu da larunbat honetan Milan-San Remo klasikoan (286 km), Michael Matthews (Jayco) eta Tadej Pogacar (UAE) txirrindularien aurretik. Esprinta oso estua izan da, eta helmugako argazkia erabili behar izan dute irabazlea nor izan den argitzeko.
Tadej Pogacar esloveniarra eta Mathieu van der Poel herbeheretarra ziren faborito nagusiak, baina amore eman behar izan dute biek, Philipsen izan baita azkarrena esprintean.
Lasterketa hasi eta berehala eratu da lehendabiziko iheslari taldea, baina 50. kilometrotik aurrera, tropela antolatzen hasi da, erritmoa bizitu dute eta 30 txirrindulari soilik geratu dira klasikoa irabazteko moduan.
Pogacar saiatu da aurrera egiten, eta tartea egin du, baina Poggio mendatearen jaitsieran, Van der Poelek eta gainerako faboritoek harrapatu egin dute. Denak batera iritsi dira San Remora, eta, esan bezala, Philipsen izan da azkarrena esprintean.
SAILKAPENA:
1. PHILIPSEN Jasper (Alpecin) 6:14:44
2. MATTHEWS Michael (Jayco) d.b.
3. POGACAR Tadej (UAE) d.b.
4. PEDERSEN Mads (Lidl-Trek) d.b.
5. BETTIOL Alberto (EF Education) d.b.
6. MOHORIC Matej (Bahrain-Victorious) d.b.
7. VAN GILS Maxim (Lotto Dstny) d.b.
8. STUYVEN Jasper (Lidl-Trek) d.b.
9. ALAPHILIPPE Julian (Soudal) d.b.
10. VAN DER POEL Mathieu (Alpecin) d.b.