Itxi

Txirrindularitza

PARIS-NIZA

Jorgensonek irabazi du Paris-Niza, eta Evenepoelek azken etapa

EITB Media

Helmugatik 46 kilometrora jo du erasoa Evenepoelek, eta McNulty liderra atzean utzi du, baina Jorgensonek haren gurpilari jarraitu dio azkeneraino, eta Paris-Niza Vismako txirrindulari estatubatuarrak irabazi du. Evenepoel eta McNulty izan dira bigarren eta hirugarren sailkapen nagusian.

  • Matteo Jorgenson, Remco Evenepoel eta Brandon McNulty podiumean. Argazkia: EFE

    Matteo Jorgenson, Remco Evenepoel eta Brandon McNulty podiumean. Argazkia: EFE

Matteo Jorgenson (Visma) txirrindulari estatubatuarrak irabazi du Paris-Niza lasterketa, eta Remco Evenepoel (Soudal Quick-Step) belgikarrarentzat izan da azkeneko etapa. Jorgensonekin batera, Evenepoel eta Brandon McNulty (UAE) izan dira bigarren eta hirugarren sailkapen nagusiko podiumean.

Lehendabiziko ihesaldia Laurence Pithiek (Groupama FDJ), Johan Jacobsek (Movistar) eta Victor Campenaertsek (Lotto-Dstny) abiatu dute, baina kilometroak egin ahala, azken hori geratu da lasterketa buruan.

Atzetik, beste bi iheslari talde osatu dira, txirrindulari belgikarra harrapatu nahian. Bitartean, tropelean erorikoa izan da, eta Santiago Buitragok (Bahrain-Victorius) eta Kevin Genietsek (Groupama-FDJ) lasterketa utzi behar izan dute.

Helmugarako 46 kilometroren faltan piztu da sua faborito nagusien artean. Evenepoelek erasoa jo du Peille mendateko igoeran, eta bertan behera utzi du Campenaertsen ihesaldia. Jorgensonek soilik izan du haren gurpilari jarraitzeko ahalmena, eta Aleksandr Vlasov batu zaizkie gero. Hirurak jarri dira buruan, eta erabat hautsi da lasterketa.

McNulty liderrari ia bi minutuko aldea aterata, eta Primoz Rogilic, ezinean, atzerago geratu ostean (lau minutu galdu ditu helmugan), aipatu hiru txirrindularien esku egon da sailkapen nagusia eta azken etapa irabazteko lehia.

Azken igoeran, helmugatik 10 kilometrora, Vlasovek ezin izan dio eutsi Evenepoelek jarritako erritmoari, eta atzean geratu da, leher eginda. Jorgensonek, berriz, ez dio tarterik utzi belgikarrari, eta elkarrekin iritsi dira helmugaraino.

Evenepoel gailendu da azken metroetan, eta Vismako txirrindulari estatubatuarrak eskuratu du Paris-Niza lasterketa.

ETAPA:

1. EVENEPOEL Remco (Soudal Quick-Step) 2:50:03

2. JORGENSON Matteo (Team Visma) d.b.

3. VLASOV Aleksandr (BORA) 0:50

4. SKJELMOSE Mattias (Lidl - Trek) 1:39

5. MCNULTY Brandon (UAE) d.b.

6. BATTISTELLA Samuele (Astana) 2:13

7. STORER Michael (Tudor) d.b.

8. GALL Felix (AG2R) d.b.

9. BERNAL Egan (INEOS) d.b.

10. PLAPP Luke (Team Jayco) d.b.

SAILKAPEN NAGUSIA

1. JORGENSON Matteo (Team Visma) 27:50:23

2. EVENEPOEL Remco (Soudal Quick-Step) 0:30

3. MCNULTY Brandon (UAE) 1:47

4. SKJELMOSE Mattias (Lidl - Trek) 2:22

5. VLASOV Aleksandr (BORA) 2:57

6. PLAPP Luke (Team Jayco) 3:08

7. BERNAL Egan (INEOS) 4:03

8. KELDERMAN Wilco (Team Visma) 4:04

9. GALL Felix (AG2R) 4:35

10. ROGLIC Primož (BORA) 5:33