Txirrindularitza
Paris-Niza
Oier Lazkanok ez du parte hartuko Paris-Nizan
EITB Media
Movistar taldeko euskal txirrindularia ez da Frantziako lasterketan egongo; izan ere, Gasteizkoa gripeak jota dago.
-
Oier Lazkano, Movistar taldeko txirrindularia. Argazkia: EITB Media
Oier Lazkanok ez du parte hartuko 2024ko Paris-Niza lasterketan. Movistar taldeko euskal txirrindularia ez da Frantziako lasterketan egongo, gripeak jota baitago.
Denboraldi hasiera bikaina egiten ari da Lazkano. Jaengo Klasikoa irabazi zuen otsailaren 12an, eta hirugarren izan zen otsailaren 25ean Kuurne-Brussel-Kuurne lasterketan.
Paris-Nizako etapa guztiak zuzenean eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek.