Txirrindularitza
76 Kuurne-Brussel-Kuurne
Van Aertek bereganatu du garaipena Kuurne-Brussel-Kuurne lasterketan, eta Oier Lazkano hirugarren izan da
EITB Media
Wout van Aert ha sido el ganador de la 76ª edición de la carrera belga. El ciclista del Visma ha superado a Wellens y Lazkano en un esprint entre los tres.
-
Wout van Aerten artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Wout van Aertek (Visma-Lease a Bike) irabazi du Kuurne-Brussel-Kuurne lasterketaren 76. edizioa, igande honetan, otsailaren 25ean. Belgikarra nagusi izan da Kortrijk eta Kuurne arteko 196,4 kilometroko ibilbidean.
Van Aert, Tim Wellens (UAE Emirates) eta ier Lazkano (Movistar) ihes eginda iritsi dira azken metroetara. Haien artean jokatu dute garaipena, eta irabazlea Van Aert izan da. Bigarren postuan gurutzatu du helmuga Wellensek, eta Lazkanok podiuma osatu du, hirugarren bukatuta.
Tropela minutu eta 28 segundora helmugaratu da, Christope Laporte (Visma-Lease a Bike) buru duela.
Sailkapena:
1 - VAN AERT Wout (Visma) 4:21:01
2 - WELLENS Tim (UAE) d. b.
3 - LAZKANO Oier (Movistar) d. b.
4 - LAPORTE Christophe (Visma) +1:23
5 - EEKHOFF Nils (DSM) d. b.
6 - JEANNIÈRE Emilien (TotalEnergies) d. b.
7 - LAMPERTI Luke (Soudal) d. b.
8 - TAMINIAUX Lionel (Lotto) d. b.
9 - MAYRHOFER Marius (Tudor) d. b.
10 - STUYVEN Jasper (Lidl) d. b.