Txirrindularitza
Paris-Niza
2024ko Paris-Niza lasterketako etapetako ibilbidea eta profilak
EITB MEDIA
UCI World Tour mailako egutegian, Frantziako proba horrek osperik handienetakoa du. Martxoaren 3an hasiko da, hilaren 10ean amaitu, eta EITBk zuzenean emango du.
-
2024ko Paris-Nizako 7. etapako profila. Irudia: paris-nice.fr.
2024ko Paris-Niza lasterketa martxoaren 3an hasiko da eta hilaren 10ean amaitu. Historian 82. aldiz egingo dute Frantziako proba hori; UCI World Tour mailako egutegian, Paris-Nizak osperik handienetakoa du. Zortzi etapa izango ditu (jarraian zehaztuko ditugu), eta EITBk zuzenean emango du, ETB1en eta eitb.eus-en bidez.
2024ko Paris-Nizako ibilbidea eta profilak
1. etapa, martxoak 3 (igandea): Les Mureaux-Les Mureaux (157,7 kilometro)
2. etapa, martxoak 4 (astelehena): Thoiry-Montargis (177,6 kilometro)
3. etapa, martxoak 5 (asteartea): Auxerre-Auxerre (26,9 kilometro, taldekako erlojupekoa)
4. etapa, martxoak 6 (asteazkena): Chalon-sur-Saône-Mont Brouilly (183 kilometro)
5. etapa, martxoak 7 (osteguna): Saint-Sauveur-de-Montagut-Sisteron (193,5 kilometro)
6. etapa, martxoak 8 (ostirala): Sisteron-La Colle-sur-Loup (198,2 kilometro)
7. etapa, martxoak 9 (larunbata): Niza-Auron (173 kilometro)
8. etapa, martxoak 10 (igandea): Niza-Niza (109,3 kilometro)