Itxi

Txirrindularitza

Agurra

Iker Ballarin Euskaltel Euskadiko txirrindulariak txirrindularitza profesionala utziko du

EITB MEDIA

Ballarin Laboral Kutxaren eskutik pasatu zen profesionaletara, eta eskalatzaile dohainengatik nabarmendu zen, lau denboralditan maillot laranja janzteko balio izan diona.

  • Iker Ballarin. Argazkia: Euskaltel Euskadi

    Iker Ballarin. Argazkia: Euskaltel Euskadi

Iker Ballarin Euskaltel Euskadiko txirrindulari gasteiztarrak ez du txirrindulari profesionala izaten jarraituko datorren urtean. Taldean lau denboraldi eman ondoren, abuztuan arazo bat diagnostikatu zioten ezker hankan, eta ezin izango du bizikleta batera igo berriz.

Ballarin Laboral Kutxaren eskutik pasatu zen profesionaletara, eta eskalatzaile dohainengatik nabarmendu zen, lau denboralditan maillot laranja janzteko balio izan diona.