Txirrindularitza
2025era arte
Iñigo Eloseguik beste bi denboraldiz jarraituko du Kern Pharma taldean
EITB Media
Zierbenako (Bizkaia) txirrindulariak kontratua berritu du 2025eko abenduaren 31ra arte.
-
Iñigo Elosegui, Kern PHarma taldeko txirrindularia. Argazkia: @EqKernPharma
Iñigo Eloseguik kontratua berritu du Kern Pharma taldearekin 2025eko abenduaren 31ra arte. Beraz, Zierbenako (Bizkaia) txirrindulariak taldean jarraituko du beste bi denboraldiz.
Duela urtebete bueltatu zen Elosegui Kern Pharmara, azken urteak Movistarren eman ostean. Kern Pharmaren 23 urtez azpikoen taldean ibili zen Movistarrera joan aurretik. 25 urteko bizkaitarrak WorldTourrean hartutako esperientziaz baliatu da taldea hainbat lasterketatan. Horrez gain, Elosegui protagonista izan zen Portugalgo Voltan, atariko etapan bosgarren eginda.
"Lehen urte honetan pazientzia izan dute nirekin. Ikusi dudanez, taldean pozik daude nik egindakoarekin, eta horrek konfiantza ematen dit aurrera jarraitzeko. Pixkanaka hazten ari den txirrindularia naiz, ematen ditudan pausoak onak dira eta datorren denboraldian sendoago ibili nahi dut lasterketetan. Konfiantza hartu nahi dut nire maila onenera iritsi ahal izateko", adierazi du Eloseguik Kern Pahrmarekin kontratua berritu ostean.