Itxi

Txirrindularitza

Berritzea

Jose Felix Parrak Kern Pharma taldean jarraituko du beste bi urtez

EITB MEDIA

Ossa de Montieleko txirrindularia Nafarroako taldean geratuko da 2025eko abendura arte. Juanjo Oroz zuzendari nagusiak ziklistaren lehiakortasuna azpimarratu du.

  • Jose Felix Parrak bi urtez berritu du Kern Pharma taldearekin

    Jose Felix Parrak bi urtez berritu du Kern Pharma taldearekin. @EqKernPharma

Kern Pharma txirrindularitza taldeak iragarri duenez, Jose Felix Parrak Nafarroako ekipoan jarraituko du beste bi urtez: 2025eko abendura arte. Parra (Ossa de Montiel, 1997) taldeko euskarri garrantzitsuenetakoa izan da azken urteotan. 2020an egin zuen debuta profesional gisa, eta handik urtebetera lortu zuen lehen garaipena, Alsaziako Tourreko etapa gorenean eta sailkapen nagusian. Orobat, Apeninoetako Giroan, Mercan'Tourrean eta Txekiako Tourrean ere lan nabarmena egin du.

Juanjo Oroz Kern Pharmako zuzendari nagusiaren aburuz, "Parraren berritzea albiste ona da; gure konfiantza osoa erakutsi nahi genion, oso ziklista lehiakorra delako eta uste osoa dugulako berarengan".