Itxi

Txirrindularitza

Fusio posiblea

Jumbo-Visma eta Soudal Quick-Step taldeen fusioa bertan behera geratu da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Herbehereetako "Sporza" egunkariak eta Belgikako "Het Laatste Nieuws" egunkariak txirrindulariei erabakiaren berri eman dietela zehaztu dute.

  • Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak. Argazkia: EFE.

    Soudal Quick-Step taldeko txirrindulariak. Argazkia: EFE.

Jumbo-Visma eta Soudal Quick-Step txirrindularien arteko balizko fusioa ez da gauzatuko, Sporza egunkari nederlandarrak eta Het Laatste Nieuws belgikarrak jakitera eman dutenez.

Flandesko egunkariak dioenez, Soudal Quick Step eta Jumbo-Visma taldeek bertan behera utzi dituzte bat egiteko elkarrizketak.

Taldeak ez dira gai izan, besteak beste, urriaren 16ko epemuga betetzeko euren planak zehazteko; izan ere, Txirrindularitzaren Nazioarteko Batasunak (UCI) hilaren 19an iragarriko du zein taldek izango duten 2025era arteko lizentzia.

Balizko fusioak, tropeleko bost talde onenetako bi bilduko lituzkeenak eta UCIk onartu beharko lituzkeenak, bere taldean Jonas Vingegaard, Stepp Kuss, Wout Van Aert, Remco Evenepoel, Julian Alaphilippe, Kasper Asgreen, Fabio Jakobsen edo Mikel Landa bezalako txirrindulariek osatutako taldea egotea ekar lezake.