Itxi

Txirrindularitza

Urriaren 7an

2023ko Il Lombardia lasterketaren ibilbidea, profila eta ordutegia

EITB MEDIA

Proba larunbatean jokatuko dute, urriaren 7an; historian 117. aldiz jokatuko dute. 238 kilometroko ibilbidea du, eta aurreikuspena da, besteak beste, hauek parte hartzea: UAE taldeko Tadej Pogacarrek, 2021eko eta 2022ko irabazlea bera, Primoz Roglicek (Jumbo) eta Remco Evenepoelek (Soudal).

  • 2023ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it.

    2023ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it.

2023ko Il Lombardia lasterketa larunbatean jokatuko dute, urriaren 7an. Parte-hartzaileek 238 kilometroko ibilbidea egin beharko dute; guztira, sei mendate izango dira, tartean. Historian 117. aldiz jokatuko dute proba, eta aurreikuspena da, besteak beste, txirrindulari hauek parte hartzea: UAE Emirates taldeko Tadej Pogacarrek, 2021eko eta 2022ko irabazlea bera, Primoz Roglicek (Jumbo-Visma), Remco Evenepoelek (Soudal Quick-Step) eta Mikel Landak (Bahrain-Victorious).

Il Lombardiako antolatzaileek iragarri dutenez, lasterketa 10:20ean hasiko da, Comon, eta 16:39tik 17:25era bitartean amaitu, Bergamon. Ziklistek honako mendate hauek igo beharko dituzte: Madonna del Ghisallo, 38,3. kilometroan, Roncola, 100,9.ean, Berbenno, 129.ean, Passo della Crocetta, 161,9.ean, Zambla Alta, 174,7. kilometroan, eta, azkenik, Passo di Ganda; azken horren gaina 206,6. kilometroan dago, alegia, helmugarako 32 kilometro gelditzen direla.

Bereziki nabarmentzeko modukoak dira, gogorrak baitira, Roncola mendatea (9,4 kilometroko igoera da, era batez besteko malda % 6,6koa du), Berbenno (6,8 kilometro, eta % 4,6ko malda), Passo della Crocetta (11 kilometro, batez beste % 6,2ko malda), Zambla Alta ia jarraian (9,5 kilometroko ahalegina da, eta batez besteko malda % 3,5ekoa du), eta Passo di Ganda; azken hori 9,2 kilometroko igoera da, eta, batezbeste, % 7,3ko malda du.

WorldTourreko lasterketa denez, munduko txirrindularirik onenetako batzuk izango dira irteeran. Pogacar, Roglic, Evenepoel eta Landa arestian aipatu ditugu, baina, horiez gain, hauek ere lehiatuko dira 2023ko Il Lombardian: Bob Jungels, Jai Hindley eta Aleksandr Vlasov (BORA-Hansgrohe), Richard Carapaz (EF Education-EasyPost), Michal Kwiatkowski (INEOS Grenadiers), Thibaut Pinot (Groupama-FDJ), Giulio Ciccone (Lildl-Trek), Marc Hirschi (UAE), Enric Mas (Movistar) eta Santiago Buitrago (Bahrain-Victorious) eta Felix Gall (AG2R).

2023ko Il Lombardiaren profila

2023ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it.

2023ko Il Lombardiako profila. Argazkia: ilombardia.it.