Txirrindularitza
Heriotza
Francis Lafargue hil da, txirrindularitza munduko kanpo harremanetako arduradun historikoa
EITB MEDIA
Indurainekin lan egin zuen, itzultzaile gisa eta prentsa-arduradun moduan. Azken lau urteotan, Juanjo Orozen eta Manolo Azconaren Kern Pharma talde nafarrean ari zen lanean, kanpo hedapenean laguntzen.
-
Francis Lafargue, irudiaren erdian, Juanjo Oroz eta Manolo Azcona Kern Pharma taldeko arduradunekin
Francis Lafargue (Biarritz, 1955) txirrindularitza munduko hainbat taldetako kanpo harremanen arduradun historikoa hil da Urruñan (Lapurdi), 69 urte zituela, Kern Pharma taldeak jakinarazi duenez. Nafarroako egitura horretan ari zen lanean azken lau urteotan.
Lamentamos comunicar el fallecimiento de nuestro compañero Francis Lafargue, un gran apasionado del ciclismo con quien tuvimos el placer de compartir grandes momentos
— Equipo Kern Pharma (@EqKernPharma) September 28, 2023
Gracias por tu dedicación, compromiso y cariño. Nunca te olvidaremos
Descanse en paz pic.twitter.com/Yca18KlA0b
Reynolds, Banesto (Miguel Indurainen betiko laguntzailea zen), Caisse d'Épargne eta Movistar Team taldeetako kanpo harremanetako arduradun gisa aritu zen beharrean. Jon Odriozolak zuzentzen duen Euskadi-Muriasen ere lan egin zuen.
Movistar taldeak atsekabea adierazi du Lafargueren heriotzagatik ohar batean. Azpimarratu duenez, "1983ko Tourraz gero Abarca egituraren laguntzailea izan zen biarriztarra, eta lantaldeko profesionala, 1988tik 2011ra: laguntzailea, kudeatzailea, itzultzailea eta lagun mina. Espainiako eta munduko pertsonaia mitikoenen errespetua eta estimua irabazi zuen: Delgado, Gorospe edo Indurain txirrindularienak, besteak beste. Haien irudia zaintzeaz gain, hedabideekin laguntzen zien kirol errendimendua ahalik eta handiena izan zedin ".