Itxi

Txirrindularitza

9 milio euroko aurrekontua

Euskaltelek proiektu berria aurkeztu du

Erredakzioa

Basque Cycling Pro Team izango da elkartearen izen berria, eta oraingo txrrindulari indartsuenek jarraituko dute kanpoko txirrindulariak fitxatzea baztertzen ez duten arren.

01:16
Euskaltelen proiektu berria hiru urteko egitasmoa da
Euskaltel-Euskadik taldearen proiektu berriaren berri eman du gaur goizean, Zamudioko Parke Teknologikoan eskainitako prentsaurrekoan. Elkarteraren izen berria Basque Cycling Pro Team izango dela jakinarazi dute. Hiru urteko egitasmoa aurkeztu dute.

Euskaltelen helburu nagusia UCI WoldTour-ean izatea izango da eta horretarako 9 milioi euro inguruko aurrekontua izango du. Oraingo txirrindulari indartsuenek jarraituko dute, besteak beste, Samuel Sanchezek eta Igor Antonek eta euskal txirrindulariek izango dute lehentasuna, puntuak lortzeko atzerritarren bat fitxatzea baztertzen ez duten arren.

Bestalde, baieztatu dute Igor Gonzalez de Galdeano izango dela Elkarteko Zuzendari Orokorra eta baita taldeko managerra ere.