Txirrindularitza
ESPAINIAKO VUELTA
DSM taldeak ezustekoa eman du Vueltako hasierako erlojupekoan eta Lorenzo Milesi jarri du lider
AGENTZIAK | EITB MEDIA
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
-
DSM taldeko txirrindulariak. Argazkia: EFE
Lorenzo Milesi italiarra da Espainiako Vueltako 78. edizioko lehen liderra, DSMk Bartzelonan jokatutako 14,8 kilometroko erlojupekoa bereganatu ostean.
DSM taldeak ezustekoa eman du erlojupekoa 17:30 minuturekin eramanez, Movistar bigarren sailkatua baino 53 ehunen lehenago.
Faboritoen artean, Evenepoelen Soudal taldea laugarren izan da, irabazlearengandik 6 segundora, Roglicen Jumbo eta Vingegaard 32 segundora eta Juan Ayusoren UAE 37ra.
Erlojupekoaren emaitzetan erru handia izan du ekaitzak. Inork gutxik nahi izan du lasterketaren lehen egunean kontua baino gehiago arriskatu. Evenepoelek 25 segundoko errenta atera zien Roglic eta Vingegaardi, Jumbo Vismaren etsaiei, eta 30 Juan Ayusori (UAE Emirates).
Igande honetan bigarren etapa jokatuko da, lehenengoa linean, Mataro eta Bartzelona artean, 182 kilometroko ibilbidea duen erdi-mendiko jardunaldiarekin.
SAILKAPENA
1.- Team dsm - firmenich 17:30
2.- Movistar Team 17:30
3.- EF Education-EasyPost +0:06
4.- Soudal - Quick Step d. b.
5.- Groupama - FDJ d. b.
6.- Bahrain - Victorious +0:10
7.- Astana Qazaqstan Team +0:17
8.- INEOS Grenadiers +0:20
9.- Cofidis +0:22
10.- BORA - hansgrohe +0:28