Txirrindularitza
Fitxaketa
Euskaltel-Euskadik Victor de la Parte arabarra fitxatu du datozen bi denboraldietarako
Agentziak | EITB MEDIA
37 urteko txirrindularia oso pozik agertu da erabakiarekin, umetatik zuen ametsa egia bihurtu baitu. 2024 eta 2025 denboraldietan arituko da taldean.
-
Victor de la Parte, Euskaltel-Euskadiren fitxaketa. Argazkia: Euskaltel-Euskadi
Victor de la Parte arabarra fixatu duela iragarri du astearte honetan Euskaltel-Euskadik. 37 urteko ziklista arabarra Total Energies taldetik dator.
Hala, 2024 eta 2025 denboraldietan Euskaltel-Euskadi taldean arituko da. 13 denboraldi daramatza txirrindularitza profesionalean, eta "sailkapen orokorretan eta mendiko etapetan erreferentzia" eta "gazteenen zuzendaria" izango dela esan dute taldeko arduradunek.
¿¿ Victor de la Parte, fitxaketa berria datozen bi denboraldietarako.
— Euskaltel Euskadi Team (@euskaltelteam) August 22, 2023
¿¿ "Oso pozik nago. Etxeko taldeaz gozatu ahal izatea, staff eta txirrindulari ezagunekin, eta tropel barrutik denok hainbeste miresten dugun Marea Laranjarekin".
¿¿ Albistea: https://t.co/KNJ3gS8KL9 pic.twitter.com/MHkGhufyNl
"Euskaltel-Euskadik fitxatzeak oso zoriontsu egin nau. Umea nintzenetik amestu dudan lorpena bete da orain", azaldu du De la Partek taldeak zabaldutako adierazpenetan. Horrez gain, taldearen "proiektua asko atsegin dut", nabarmendu du gasteiztarrak.
Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol-zuzendariak, bere aldetik, De la Parteren fitxaketak "talentu gazteei laguntzeko eskarmentudun jendea izatea ekarriko du", aipatu du.
"Asko lagunduko digu, askotan txirrindulari beteranoenek lasterketa-zuzendari lana egiten dutelako, Victorrek azken urteotan maila ona erakutsi duela ahaztu gabe. Mendiko etapa zailenetarako zein itzulietarako errefortzu esanguratsua izango da", gaineratu du Azanzak.
Datorren denboraldirako Euskaltel-Euskadik baieztatu duen hamargarren txirrindularia da De la Parte. Laboral Kutxa filialetik igotakoez gain (Nicolas Alustiza, Iker Mintegi eta Unai Zubeldia), honako hauek jarraituko dute: Enekoitz Azparren, Xabier Berasategi, Mikel Bizkarra, Mikel Iturria, Txomin Juaristi eta Andoni López de Abetxuko.