Itxi

Txirrindularitza

Larunbata, irailak 2

Espainiako Vueltaren 8. etaparen profila eta ibilbidea: Denia - Xorret de Cati (165 km)

EITB Media

Zortzigarren etapak txirrindularien hankak probatuko ditu bost mendaterekin, bakoitza aurrekoa baino zailago.

  • Espainiako Vueltaren 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

    Espainiako Vueltaren 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

Etapa lautik mendira bueltan, irailaren 2an, larunbata, Espainiako Vueltako zortzigarren etapak txirrindularien hankak probatuko ditu bost mendaterekin, bakoitza aurrekoa baino zailago. Deniatik irtengo dira eta 165 kilometroko ibilbidea egingo dute Xorret de Catiraino.

Lehenengo 20 kilometro lauekin hasi ondoren, lasterkariek lehenengo mendatearekin topo egingo dute, Vall D 'Ebo mendatearekin, 2. mailakoa eta % 5,7ko inklinazioarekin. Handik gutxira Tollos mendatera iritsiko dira, 3. mailakoa, eta ondoren beste 20 kilometroko jaitsiera aprobetxatuko dute. Puntu horretan elkarren segidako bi mendateri egin beharko diete aurre, biak 2. mailakoak eta aldapa luzeak dituztenak: Benifallin mendatea (9,5 km) eta Carrasqueta mendatea (10,9 km). Jardunaldia 1. mailako Xorret de Cati mendatearekin amaituko da, % 11,4ko maldarekin.

Talde indartsuenek lasterketa kontrolatu beharko dute, baina ez da baztertzen ihesaldiko garaipen bat, denbora dezente galduko duten txirrindulariak egongo baitira.

ETAPAKO PROFILA

Espainiako Vueltako 8. etaparen profila

Espainiako Vueltako 8. etaparen profila. Argazkia: lavuelta.es

FITXA TEKNIKOA:

Etapa: 8. etapa (irailak 2, larunbata)

Ibilbidea: Dénia-Xorret de Catí

Distantzia: 165 km

Irteera ordua: 13:10

Iritsiera ordua: 17:17 (40 km/h) | 17:30 (38 km/h) |17:45 (36 km/h)

Mendiko saria: Vall D'Ebo gaina (2. maila), 28,8. kilometroan; Puerto de Tollos (3. maila), 49,4. kilometroan; Puerto de Benifallim (2. maila), 81,7. kilometroan; Puerto de la Carrasqueta (2. maila), 110,2. kilometroan; Xorret de Catí (1 maila), 161,7. kilometroan.