Itxi

Txirrindularitza

Glasgow 2023

Eukene Larrartek 22. tokian amaitu du scratch lasterketa, Glasgowko Munduko Txapelketan

EITB MEDIA

Txirrindulari tolosarrak, modalitatean Europako txapeldunordea bera, eraso egin du proba amaitzeko itzuli gutxi batzuk geratzen zirela, baina aurkariak harrapatu egin dute, eta ezin izan du lehiatu domina eskuratzeko. Jennifer Valente estatubatuarrak irabazi du urrezkoa.

  • Eukene Larrarte, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

    Eukene Larrarte, artxiboko irudian. Argazkia: EITB Media.

Eukene Larrartek 22. tokian amaitu du, ostiral gauean, scratch lasterketa, Munduko Txirrindularitza Txapelketan, Glasgown (Eskozia).

Txirrindulari tolosarrak, modalitatean Europako txapeldunordea bera, eraso egin du proba amaitzeko itzuli gutxi batzuk geratzen zirela, baina aurkariak harrapatu egin dute, eta, azken zatian, ezin izan du lehiatu domina eskuratzeko.

Jennifer Valente estatubatuarrak bereganatu du urrezko domina, eta Maike van der Duin herbeheretarrak erdietsi du zilarrezkoa; Michaela Drummond zeelandaberritarra sartu da hirugarren, eta, beraz, brontzezko domina irabazi du.