Itxi

Txirrindularitza

Glasgow 2023

Tania Calvo Munduko Txapelketako taldekako jazarpen probako lehen txandan kanporatu dute

A. B. E. | EITB Media

Gasteizko txirrindulariak Espainiako selekzioaren laukotea osatu du, Laura Rodriguez, Izzy Escalera eta Isabel Ferreres batera. Txanda 13. postuan amaitu dute, eta hurrengo txandara sailkatzeko aukerarik gabe geratu dira.

  • Tania Calvo

    Tania Calvo, Rodriguez, Escalera eta Ferreresekin batera, jazarpen proban. Argazkia: EFE

Tania Calvo euskal txirrindularia hurrengo txandara pasatzeko aukerarik gabe geratu da lehen txandan, Glasgown (Eskozia) jokatzen ari diren 2023ko Txirrindularitzako Munduko Txapelketako taldekako jazarpen proban.

Calvok Espainiako selekzioaren laukotea osatu du, Laura Rodriguez, Izzy Escalera eta Isabel Ferreres txirrindulariekin batera, eta 13. postuan amaitu dute lehen txanda, 04:30.764ko markarekin, hurrengo txandara sailkatzeko aukerarik gabe geratuta.

Lehen txandako onena Erresuma Batua izan da (04:10.333), eta Kanadak lortu du hurrengo txandara pasatzeko azken txartela, zortzigarren postuan sailkatuta. Espainiako taldeak Kanadakoak baino 13 segundo gehiago behar izan ditu.

Erresuma Batua eta Kanadarekin batera, hauek pasatu dira hurrengo txandara: Zeelanda Berria, Ameriketako Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Alemania eta Australia.