Txirrindularitza
Poloniako Tourra
Merlier, lehen liderra esprintean Kooij eta Gaviria gaindituta
EITB MEDIA
Merlierrek euriak markatutako lehen etapan agindu du, 183 kilometrokoa eta Poznanen hasi eta amaitu dena, 4 ordu, 15 minutu eta 37 segundoko denboran.
-
Tim Merlier. Argazkia: EFE
Tim Merlier (Soudal-Quick Step) belgikarra Poloniako Tourreko 80. edizioko lehen liderra da, esprintean Olav Kooij (Jumbo Visma) eta Movistar taldeko Fernando Gaviria kolonbiarra gaindituta.
Merlierrek euriak markatutako lehen etapan agindu du, 183 kilometrokoa eta Poznanen hasi eta amaitu dena, 4 ordu, 15 minutu eta 37 segundoko denboran. Iritsi baino pixka bat lehenago eroriko jendetsu bat izan da, eta txirrindulari batzuk tartean bertan geratu dira.
Jon Aberasturi gasteiztarra (Lidl-Trek) zortzigarren postuan helmugaratu da.
Igande honetan bigarren etapa lehiatuko da, Leszno eta Karpacz herrien artean 200 kilometro baino gehiagoko ibilbidea (202,9) eta Orlinekeko 11 kilometroko igoera gogorraren ondoren mendatean amaituko dena.
Etapako sailkapena
1 - MERLIER Tim (Soudal) 4:10:18
2 - KOOIJ Olav (Jumbo) d. b.
3 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d. b.
4 - BENNETT Sam (BORA) d. b.
5 - WALSCHEID Max (Cofidis) d. b.
6 - PATERSKI Maciej (Polan) d. b.
7 - ANIOLKOWSKI Stanislaw (Human) d. b.
8 - ABERASTURI Jon (Lidl) d. b.
9 - MARECZKO Jakub (Alpecin) d. b.
10 - THIJSSEN Gerben (Intermarché) d. b.