Txirrindularitza
Abuztuak 6 eta 11
Jon Izagirre, Oier Lazkano eta Alex Aranburu, Glasgowko Munduko Txapelketarako deialdian
eitb media
Abuztuaren 6an, igandea, gizonezkoen errepideko lineako proba lehiatuko da; banakako erlojupekoa, berriz, abuztuaren 11n, ostiralean, izango da.
-
Jon Izagirre. Artxiboko irudia: EFE
Jon Izagirre (Cofidis), Oier Lazkano (Movistar) eta Alex Aranburu (Movistar) euskal txirrindulariak Espainiako selekzioaren deialdian sartu dira Glasgowko Munduko Txirrindularitza Txapelketarako.
Abuztuaren 6an, igandea, gizonezkoen errepideko lineako proba lehiatuko da; banakako erlojupekoa, berriz, abuztuaren 11n, ostirala, izango da.
Oier Lazkano (Movistar), Ivan Garcia Cortina (Movistar), Alex Aranburu (Movistar), Gonzalo Serrano (Movistar), Jon Izagirre (Cofidis), Jesus Herrada (Cofidis), Jesus Ezquerra (Burgos-BH) eta Roger Adria (Kern Pharma) izango dira Munduko Txapelketara joango diren zortzi txirrindulariak.