Itxi

Txirrindularitza

DAUPHINE KRITERIUMA

Vingegaard da lider berria, bakarkako erakustaldia eman ostean

eitb media

Txirrindulari danimarkarrak bereganatu du 5.etapa, minutu erdiko abantaila aterata tropelari. Indartsu ageri da Frantziako Tourrera begira.

4:16
Carapaz eta Vingegaard

Jonas Vingegaard (Jumbo Visma) danimarkarra da 2023ko Dauphine Kriteriumeko lider berria, bostgarren etapa irabazita, bakarkako erakustaldia eman ostean, Cormoranche-sur-Saône eta Salins-les-Bains artean jokatu den jardunaldian (191,1 kilometro).

Tropelak azken gailurrean harrapatu du eguneko ihesaldia, helmugatik 17 kilometrora, eta bertan jo du erasoa Richard Carapazek (EF). Vingegaard, ordea, haren gurpilera itsasi da, handik gutxira erasoa jotzeko. Carapaz atzean utzi, eta helmugara bakar-bakarrik iritsi da danimarkarra.

Etapako bigarren postua Julian Alaphilippe (Soudal) frantziarrarentzat izan da, 31 segundora, eta hirugarrena, Tobias Johannessen (Bat X) norvegiarrarentzat. Bi hauek hogei bat txirrindulariz osatutako tropeltxo baten buruan iritsi dira, Mikel Landa (Bahrain) ere bertan zela.

Horrela, danimarkarrak sasoi onean dagoela erakutsi eta, aldi berean, lasterketa ia erabakita utzi du. Izan ere, sailkapen nagusiko lehen postuan dago orain Vingegaard, eta 1:23 minutuko aldea ateratzen dio Alaphilipperi eta 1:24koa Ben O 'Connor estatubatuarrari (Ag2r). Bestalde, Landa liderrarengandik urruti dago, hogeita zortzigarren postuan, 3:40ra.

Ostiralean, seigarren etapak Nantua eta Crest-Voland udalerriak lotuko ditu 170,2 kilometroko ibilbidean.

5. ETAPAREN SAILKAPENA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 4:03:42

2 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +0:31

3 - JOHANNESSEN Tobias Halland (Uno-X) d.b

4- CHAMPOUSSIN Clément (Arkéa) d.b

5 - POOLE Max (DSM) d.b

6 - HINDLEY Jai (BORA) d.b

7 - MAS Enric (Movistar) d.b

8 - YATES Adam (UAE) d.b

9 - MARTINEZ Lenny (Groupama) d.b

10 - CHAVES Esteban (EF) d.b

18 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b

 

SAILKAPEN NAGUSIA

1 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) 17:03:03

2 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1:10

3 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) +1:23

4 - YATES Adam (UAE) +1:26

5 - GROßSCHARTNER Felix (UAE) +1:27

6 - HINDLEY Jai (BORA) +1:37

7 - HAIG Jack (Bahrain) +1:44

8 - MARTÍNEZ Daniel Felipe (INEOS) +2:07

9 - BJERG Mikkel (UAE) +2:21

10 - MARTIN Guillaume (Cofidis) +2:54