Txirrindularitza
Boucles de la Mayenne 2023
Oier Lazkanok irabazi du Boucles de la Mayenne lasterketa
I. G. | EITB MEDIA
Oier Lazkanok Benjamin Thomas frantziarra ordezkatuko du lasterketako palmaresean. Arabarraren lehen garaipena da etapakako proba batean.
-
Oier Lazkano, Flandriako Itzulian. Artxiboko irudia: EFE
Oier Lazkano (Movistar) gasteiztarrak irabazi du Boucles de la Mayenne proba frantziarra, Montsûrs eta Laval artean 167 kilometroko ibilbidea izan duen laugarren eta azken etapa amaituta. Etapa horretan, Arvid de Kleijn (Tudor Pro Cycling) herbeheretarra gailendu da esprintean.
Arvid de Kleijnek besoak altxatu ditu esprint luze eta lehiatuan, Arnaud Demare (Groupama) eta Axel Zingle (Cofidis) frantziarren aurretik.
Talde nagusiaren barruan Oier Lazkano egon da, liderraren elastiko horia behin betiko mantendu duena, bere ibilbide profesionaleko laugarren garaipena lortuz.
Arabako txirrindularia podiumaren buruan izan da, eta Demare izan da bigarren eta Zingle hirugarren.
Oier Lazkanok Benjamin Thomas frantziarra ordezkatuko du lasterketako palmaresean. Arabarraren lehen garaipena da etapakako proba batean.
4. etapako sailkapena
1 - DE KLEIJN Arvid (Tudor) 3:55:22
2 - DÉMARE Arnaud (Groupama) d. b.
3 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.
4 - FREDHEIM Stian (Uno-X) d. b.
5 - MENTEN Milan (Lotto) d. b.
6 - SERRANO Gonzalo (Movistar) d. b.
7 - PARISINI Nicolò (Q36.5) d. b.
8 - PEÑALVER Manuel (Burgos) d. b.
9 - GAUTHERAT Pierre (AG2R) d. b.
10 - MALUCELLI Matteo (Bingoal) d. b.
Sailkapen nagusia
1 - LAZKANO Oier (Movistar) 12:35:30
2 - DÉMARE Arnaud (Groupama) +0:29
3 - ZINGLE Axel (Cofidis) +0:33
4 - OLIVEIRA Ivo (UAE) +0:38
5 - MENTEN Milan (Lotto) +0:40
6 - HINDSGAUL Jacob (Uno-X) +0:43
7 - DUJARDIN Sandy (TotalEnergies) +0:45
8 - COSNEFROY Benoît (AG2R) d. b.
9 - VENTURINI Clément (AG2R) +0:47
10 - GUILLON Célestin (Van Rysel) +0:48