Txirrindularitza
Dopatu izana leporatu diote
Atzera bota dute Armstrongek USADAren aurka jarritako helegitea
Erredakzioa
Epailearen ustez, helegiteak ez ditu beharrezkoak diren estandar teknikoak betetzen eta Armstrogen aldeko alegatua baino ez da.
-
Lance Armstrongen artxiboko irudia. Argazkia: EFE
Estatubatuarraren abokatuek 80 orriko demanda aurkeztu zuten astelehenean haren aurka hasitako prozesuari amaiera emateko asmoz, baina Sparks epailearen ustez helegite bat baino Armstrongen aldeko alegatua baino ez da. 20 eguneko epea eman dio epaileak Armstrongi helegitea berriro ere aurkezteko.