Itxi

Txirrindularitza

3. edizioa

Alison Jacksonek irabazi du Paris-Roubaix lasterketa, ezustekoa emanda

EITB Media

Kanadako txirrindularia da emakumezkoen mailako Paris-Roubaixeko 3. edizioko irabazlea, esprintean onena izan ostean. Katia Ragusa izan da bigarren eta Martha Truyen hirugarren.

  • Alison Jackson

    Alison Jackson, Paris-Roubaixn lortutako garaipena ospatzen. Argazkia: @EF_TIBCO_SVB

Alison Jacksonek (EF Education) irabazi du emakumezkoen mailako Paris-Roubaix klasikoaren 3. edizioa, Denain eta Roubaix arteko 145,4 kilometroko ibilbidean ezustekoa emanda.

Lasterketako ihesaldiko protagonista izan diren sei txirrindularien artean erabaki da garaipena, eta esprintean nagusitu da Alison Jackson. Kanadako txirrindulariak sinetsiko ez balu bezala ospatu du merezitako garaipena.

Jacksonek (Vermilion, 34 urte) 3 ordu, 42 minutu eta 56 segundo behar izan ditu ibilbidea osatzeko, eta onena izan da azken metroetan. Katia Ragusa (Liv Racing) italiarra izan da bigarren eta Martha Truyen (Fenix Deceuninck) belgikarra hirugarren.

Garaipena bereganatzeko faboritoak ziren Lotte Kopecky, Chiara Consonni edota Marianne Vos txirrindulariak irabazlearekiko 12 segundora helmugaratu dira, ezin izan baitute ihesaldiko taldetxoa harrapatu.

SAILKAPENA:

1 - JACKSON Alison (EF E) 3:42:56

2 - RAGUSA Katia (Liv) d. b.

3 - TRUYEN Marthe (Fenix) d. b.

4 - DUVAL Eugénie (FDJ) d. b.

5 - BORRAS Marion (St Michel) d. b.

6 - LACH Marta (CERATIZIT) +0:03

7 - KOPECKY Lotte (SD Worx) +0:12

8 - GEORGI Pfeiffer (DSM) d. b.

9 - CONSONNI Chiara (UAE) d. b.

10 - VOS Marianne (Jumbo) d. b.