Txirrindularitza
KATALUNIAKO VOLTA
Roglicek irabazi du Kataluniako Volta; azken etapa, Evenepoelentzat
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Montjuiceko zirkuituan Evenepoelek bereganatu du etapa, baina ezin izan dio abantaila atera Primoz Roglic itzuliiko irabazleari. Bi txirrindulariak batera helmugaratu dira, aste osoan izan duten lehia estuaren erakusgarri.
Remco Evenepoel (Quick-Step) munduko txapeldun belgikarrak irabazi du Motnjuiceko etapa Primoz Roglic (Jumbo-Visma) esloveniarra garaituta, baina azken horrek nahikoa izan du etapa bigarren postuan bukatzearekin Kataluniako Voltako 102. edizioa irabazteko.
Roglicek sei segundo atera dizikio Evenepoeli sailkapen nagusian. Podiuma osatu du Joao Almeidak (UAE Team Emirates), nahiz eta etapan hirugarren izan den Marc Soler taldekideak azken kilometroan jotako erasoak kolokan jarri duen portugaldarraren sailkapen nagusiko hirugarren postua. Vilanova i la Geltrukoa sailkapen nagusiko laugarren postuarekin geratu da. Mikel Landa (Bahrain Victorious), berriz, bosgarren izan da.
Ihesaldia, aurreikusi bezala, bigarren mailako Alt de Begues mendatean sortu da, etapako 20. kilometroan; Richard Carapaz (EF Education-EasyPost) izan da erasoa jo duena. Ekuadortarrarekin bateralasterkata buruan jarri dira David de la Cruz (Astana), Carlos Verona (Movistar), Mikel Bizkarra (Euskaltel-Euskadi), Guillaume Martin (Cofidis), Tsgabu Grmay (Team Jayco), Geoffrey Bouchard (AG2R), Ethan Hayter (INEOS) eta Simon Carr (EF Education-EasyPost).
Evenepoel buru duen Quick-Step taldeak, orda, ez die utzi abantaila gehiegi hartzen, eta ihesaldikoenak egin du azken 30m kilometroetara heldu aurretik Remco Evenepoelek gaztelurako hirugarren igoeran jo du erasoa, helmugatik 29 kilometrora. Roglicek, beti bezala, gurpilari itsatsita jarraitu dio. Ondoren, Solerrek bat egin du haiekin. Hala ere, Evenepoelen beste rritmo aldaketa batek, gaztelurako azken-aurreko igoeran egindakoak, Soler atzean utzi du.
Horrela, laugarren aldiz aurtengo Voltan (bost aldiz Vallterreko jardunaldia kontuan hartuta, non Giulio Cicconek beste biei esprinta irabazi zien), etapa garaipena jokatu dute Roglicek eta Evenepoelek. Atzetik, Almeidaren taldeak Solerrekiko tartea murriztu du azken igoeran, eta portugaldarrak podiumeko hirugarren postua ziurtatu du.
AZkenean, sailkapen nagusiko lehen bien arteko buruz burukoa Evenepoelek irabazi du. Roglicen aurretik sartu da belgikarra eta etapa bereganatu du.
7. ETAPAKO SAILKAPENA
1 - EVENEPOEL Remco (Soudal) 2:59:24
2 - ROGLIC Primož (Jumbo) d.b.
3 - SOLER Marc (UAE) +0:53
4 - STRONG Corbin (Israel) +0:58
5 - CICCONE Giulio (Trek) d.b.
6 - KRON Andreas (Lotto) d.b.
7 - LANDA Mikel (Bahrain) d.b.
8 - DE LA CRUZ David (Astana) d.b.
9 - BOUWMAN Koen (Jumbo) d.b.
10 - ONLEY Oscar (DSM) d.b.
SAILKAPEN NAGUSIA
1 - ROGLIC Primož (Jumbo) 28:19:10
2 - EVENEPOEL Remco (Soudal) +0:06
3 - ALMEIDA João (UAE) +2:11
4 - SOLER Marc (UAE) +2:49
5 - LANDA Mikel (Bahrain)) +2:59
6 - WOODS Michael (Israel) +3:03
7 - CICCONE Giulio (Trek) +3:06
8 - HINDLEY Jai (BORA) +3:11
9 - UIJTDEBROEKS Cian (BORA) +3:32
10 - URAN Rigoberto (EF E) +3:53