Itxi

Txirrindularitza

TALDEEN ZERRENDA OFIZIALA

Euskaltel Euskadi eta Kern Pharma ez dira Vueltan izango; Caja Rural, bai

A. A. | EITB MEDIA

Lasterketako antolatzaileek bi talde baino ez dituzte gonbidatu aurtengo ediziorako: Caja Rural eta Burgos BH.

  • Vueltan parte hartuko duten taldeen zerrenda.

    Vueltan parte hartuko duten taldeen zerrenda. Argazkia: La Vuelta

Espainiako Vueltako antolatzaileek aurtengo edizioan parte hartuko duten taldeen zerrenda argitaratu dute asteazken honetan, eta bertan ez dira ez Euskaltel Euskadi ez Kern Pharma taldeak ageri; bai, ordea, Caja Rural.

Lasterketako arduradunek bi talde baino ez dituzte gonbidatu abuztuaren 26tik irailaren 17ra jokatuko den 2023ko ekitaldirako: Caja Rural Nafarroako taldea eta Burgos BH. Iazko ekitaldian justu alderantziz gertatu zen; izan ere, Euskaltel Euskadik eta Kern Pharmak bertan parte hartzeko aukera izan zuten, eta ez, ordea, Caja Ruralek (Burgos BH ekitaldi bietan egongo da).

Horren berri jasotakoan, Euskaltel zein Kern Pharma atsekabetuta azaldu dira Twitterreko euren profil ofizialen bidez, baina hurrengo ekitaldian gonbidapena jasotzeko merituak irabazteko lanean jarraituko dutela aurreratu dute.

Talde hauek hartuko dute parte Vueltan:

UCI WORLD TEAMS

AG2R Citroen

Alpecin-Deceuninck

Astana Kazakhstan

Bahrain Victorious

Bora – Hansgrohe

Cofidis

EF Education – Easypost

Groupama – FDJ

Ineos Grenadiers

Intermarché - Circus – Wanty

Jumbo-Visma

Movistar

Soudal Quick-Step

Arkea – Samsic

DSM

Jayco Alula

Trek – Segafredo

UAE Team Emirates

 

UCI PROTEAMS (2022ko UCI sailkapeneko bi UCI ProTeam onenak)

Lotto Dstny

TotalEnergies

 

GONBIDATUAK

Burgos – BH

Caja Rural – Seguros RGA