Itxi

Txirrindularitza

Azken etapa

Evenepoelek irabazi du UAE Tourra; Pello Bilbao, laugarren

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Adam Yates ingelesak eskuratu du lasterketako azken etapa, Pello Bilbaok bosgarren bukatu duena. Hala, podiumeko hirugarren postua kendu dio Gernikakoari.

  • Remco Evenepoel Donostiako Klasikoan

    Remco Evenepoel Donostiako Klasikoan. Artxiboko argazkia: EFE

Remco Evenepoel (Soudal-Quick Step) txirrindulari belgikarrak irabazi du UAE Tourra igande honetan, zazpigarren eta azken etapa jokatu ostean. Hazza Bin Zayed Stadium eta Jebel Hafeet artean egin da 153 kilometroko ibilbidea eta Adam Yates (UAE Emirates) britainiarrak irabazi du azken etapa.

Evenepoelek liderraren elastiko gorria mantendu du, hirugarren jardunaldian lortu zuena, Jebel Hafeeten mendatean amaitu den jardunaldian. Helmugarako sei kilometrora, eguneko ihesaldia eman da.

Aldapa horietan jo du erasoa Yatesek, eta belgikarrak bakarrik erantzun dio, sailkapen nagusiko garaipenak ihes egin ziezaiokeela jakinda. Horrela, britainiarra 3:29:42ko denboran helmugaratu da, Evenepoel baino hamar segundo lehenago eta Geoffrey Bouchard (AG2R-Citroën) frantziarra baino 42 segundo lehenago.

Hala, Yates lasterketaren azken podiumean sartu da, hirugarren, Evenepoelengandik minutu batera eta Lucas Plapp australiarraren ondoren (INEOS Grenadiers), Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) kanporatuz, laugarren geratu dena.

7. ETAPAKO SAILKAPENA

1. YATES Adam (UAE) 3:29:42

2. EVENEPOEL Remco (Quick Step) +0:10

3. BOUCHARD Geoffrey (AG2R) +0:42

4. KUSS Sepp (Jumbo) +0:47

5. BILBAO Pello (Bahrain) +0:54

6. PLAPP Luke (INEOS) d. b.

7. POELS Wout (Bahrain) +1:16

8. TIBERI Antonio (Trek) d. b.

9. ZWIEHOFF Ben (BORA) +1:25

10. STORER Michael (Groupama) d. b.

CLASIFICACIÓN GENERAL

1. EVENEPOEL Remco (Quick Step) 23:25:26

2. PLAPP Luke (INEOS) +0:59

3. YATES Adam (UAE) +1:00

4. BILBAO Pello (Bahrain) +1:03

5. KUSS Sepp (Jumbo) +2:06

6. POELS Wout (Bahrain) +2:18

7. TIBERI Antonio (Trek) +2:33

8. ZWIEHOFF Ben (BORA) +2:38

9. BUCHMANN Emanuel (BORA) d. b.

10. VANHOUCKE Harm (DSM) +2:40