Itxi

Txirrindularitza

TXIRRINDULARITZA

Van Baarle eta Kopecky, Omloop Het Nieuwsbladeko irabazleak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Bi txirrindulariek bakarrik zeharkatu dute helmuga. Van Baarlek 20 segundo atera dizkio tropelari, Kopeckyk 11 segundo.

  • Van Baarle

    Van Baarle Omloop Het Nieuwsblad lasterketako garaipena ospatzen. Argazkia: EFE

Dylan van Baarle herbeheretarrak eta Lotte Kopecky belgikarrak irabazi dute Omloop Het Nieuwsblad klasikoa. Bi txirrindulariek ihesean lortu dute garaipena, gainerako txirrindulariak atzean utzita.

Gizonezkoen lasterketan, Van Baarlek, 2023an Jumbo-Visma taldearekin lehen denboraldia jokatuko duenak, ihesean irabazi du larunbat honetan denboraldiko lehen klasiko belgikarra, Omloop Het Nieuwsblad lasterketaren 78. edizioa, Gante eta Ninove artean 207,3 kilometroko ibilbidean.

Bakarrik helmugaratu da Van Baarlek. Arnaud de Liek (Lotto Dstny) belgikarra eta Christophe Laporte (Jumbo-Visma) frantziarra (Jumbo-Visma) buru zuten tropelari 20 segundoko tartea aterata.

Herbeheretarrak beste hiru txirrindularirekin batera ihes egin du Wolvenberg igaro ondoren, amaieratik 38 kilometrora, eta gero iheskideak banan-banan atzean utziz garaipena lortu du.

Emakumezkoen lasterketan, bestalde, klasikoaren hamabosgarren edizioa Lotte Kopecky (SD Worx) belgikarraren alde erori da. Egin behar zuten ibilbidea 132,2 kilometrokoa zen, eta Gante eta Ninove artean ere egin behar zuten.

Kopeckyk, Arlenis Sierra (Movistar) kubatarrarekin ihes eginda zihoala, erasoa jo zuen helmugarako hamabi kilometro falta zirenean. Sierra, berriz, tropelak harrapatu zuen. Podiuma Lorena Wiebesek (SD Worx) eta Marta Bastianellik (UAE) osatu zuten, irabazlearengandik 11 segundora helmugaratuta.

 

GIZONEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1.- VAN BAARLE Dylan (Jumbo-Visma) 4:54:49

2.- DE LIE Arnaud (Lotto Dstny) +0:20

3.- LAPORTE Christophe (Jumbo-Visma) d.b.

4.- KRISTOFF Alexander (Uno-X Pro Cycling Team) d.b.

5.- PIDCOCK Thomas (INEOS Grenadiers) d.b.

6.- BALLERINI Davide (Soudal - Quick Step) d.b.

7.- POLITT Nils (BORA – hansgrohe) d.b.

8.- PASQUALON Andrea (Bahrain – Victorious) d.b.

9.- OLIVEIRA Rui (UAE Team Emirates) d.b.

10.- VANMARCKE Sep (Israel - Premier Tech) d.b.

 

EMAKUMEZKOEN LASTERKETAKO SAILKAPENA

1.- KOPECKY Lotte (Team SD Worx) 3:33:55

2.- WIEBES Lorena (Team SD Worx) +0:11

3.- BASTIANELLI Marta (UAE Team) d.b.

4.- NORSGAARD Emma (Movistar Team) d.b.

5.- GEORGI Pfeiffer (Team DSM) d.b.

6.- KOSTER Anouska (Uno-X Pro Cycling Team) d.b.

7.- TON Quinty (Liv Racing TeqFind) d.b.

8.- SCHWEINBERGER Christina (Fenix-Deceuninck) d.b.

9.- PALADIN Soraya (Canyon//SRAM Racing) d.b.

10.- LONGO BORGHINI Elisa (Trek – Segafredo) d.b.