Itxi

Txirrindularitza

O GRAN CAMIÑO

O Gran Camiño 2023: etapetako profilak, ibilbidea eta parte-hartzaileak

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Jonas Vingegaard, 2022ko Frantziako Tourraren irabazlea bera, lasterketan izango da, hilaren 23tik 26ra bitartean. UCI WorldTeam mailako lau talde izango dira irteeran, Cofidisek Ion Izagirre eta Jonathan Lastra daramatza eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere lehiatuko dira.

  • O Gran Camiño 2023ko 1. etaparen profila

    O Gran Camiño 2023ko 1. etaparen profila. Argazkia: ograncamino.gal

O Gran Camiño, alegia, Galizian jokatzen duten itzuli profesionala, bigarren aldiz egingo dute aurten, otsailaren 23tik 26ra bitartean. Lugoko Harresiko irteeran, ostegunean, Jumbo-Visma taldeko Jonas Vingegaard txirrindulari danimarkarra izango da, alegia, iazko Frantziako Tourraren irabazlea. UCI WorldTeam mailako lau taldek parte hartuko dute; Cofidisek Ion Izagirre eta Jonathan Lastra daramatza lasterketara, eta Euskaltel-Euskadi, Caja Rural eta Kern Pharma ere lehiatuko dira.

Taldeen goreneko mailari dagokionez, Jumbo-Visma, Cofidis, Movistar eta Astana izango dira O Gran Camiño lasterketan; 18 talde izango dira, guztira. Movistarren, Ivan Ramiro Sosa izango da, eta Euskaltel-Euskadik Carlos Canal galiziarra izango du; Mallorcako Challengean nabarmendu zen. Xabier Mikel Azparren ere izango da Lugoko irteeran.

Kern Pharma taldeak, 2022ko O Gran Camiñon, Urko Berrade eta Aitor Arrieta top 10ean kokatu zituen. Caja Ruralek Orluis Aular esprinterra eta Fernando Barcelo ditu; azken horrek seigarren egin du Mallorcako Challengeko proba batean, eta zortzigarren Valentziako Itzuliaren lehen etapan.

Lasterketak lau etapa izango ditu, bana Galiziako probintzia bakoitzean, eta Obradoiro plazan amaituko da, Santiagon; azken etapan, banakako erlojupeko bat egingo dute.

2023KO O GRAN CAMIÑO LASTERKETAREN ETAPETAKO PROFILAK

1. etapa (otsailaren 23an, osteguna da): Lugoko Harresia - Sarria, 188 kilometro.

Irudia: O Gran Camiño.

Irudia: O Gran Camiño.

2. etapa (otsailaren 24an, ostirala da): Tui - A Guarda, 184,3 kilometro.

Irudia: O Gran Camiño.

Irudia: O Gran Camiño.

3. etapa (otsailaren 25ean, larunbata da): Esgos - Rubia, 163 kilometro.

Irudia: O Gran Camiño.

Irudia: O Gran Camiño.

4. etapa (otsailaren 26an, igandea da): Novo Milladoiro - Santiago, 18,1 kilometro, banakako erlojupekoa.

Irudia: O Gran Camiño.

Irudia: O Gran Camiño.