Itxi

Txirrindularitza

Estreinako edizioa

Fortinek bereganatu du garaipena Almeriako Klasikoan

EITB Media

Emilie Fortinek irabazi du emakumezkoen Almeriako Klasikoaren estreinako edizioa. Alison Jackson izan da bigarren eta Floortje Mackaij hirugarren.

  • Jackson, Fortin eta Mackaij

    Jackson (2.a), Fortin (irabazlea) eta Mackaij (3.a), podiumean. Argazkia: @Clasica_Almeria

Emilie Fortinek (Cynisca Cycling) irabazi du emakumezkoen Almeriako Klasikoaren estreinako edizioa larunbat honetan, otsailaren 11n. Txirrindulariek Puebla de Vicar eta Vera arteko 141 kilometroko ibilbidea bete behar izan dute.

Fortin kanadiarrak azken kilometroetan jo du erasoa, atzean utzi ditu aurkariak eta garaipena bereganatu du. Kanadako Alison Jackson (EF Education-Tibco) izan da bigarren eta Herbehereetako Floortje Mackaij (Movistar) hirugarren, irabazlearekiko 16 segundora hurrenez hurren. Laboral Kutxa taldeko Yuriani Blanco bederatzigarren izan da.

Haizea eta euria izan dira protagonista hasieran, eta, ondorioz, errepidea bustita egon da. Horrek guztiak eta eroriko batzuk eragin dute lasterketaren erritmoa aurreikusitakoa baino motelagoa izatea.

Sailkapena:

1 - FORTIN Emilie (Cynisca Cycling) 4:19:53

2 - JACKSON Alison (EF Education) + 0:16

3 - MACKAIJ Floortje (Movistar) d. b.

4 - SIERRA Arlenis (Movistar) d. b.

5 - NERLO Aurela (Massi) d. b.

6 - JOUNIER Lucie (Zaaf) d. b.

7 - MAGRI Silvia (Israel) d. b.

8 - BORGHESI Letizia (EF Education) d. b.

9 - BLANCO Yurani (Laboral Kutxa) d. b.

10 - SWINKELS Sylvie (Coop-Hitec) d. b.