Txirrindularitza
Munduko Txapelketa
Fem van Empel da 2023ko ziklo-kroseko munduko txapelduna
Agencias | EITB Media
Herbeheretarrak erakustaldia eman du Hoogerheideko zirkuituan, eta ortzadar maillota jantzi du. Puck Pieterse izan da bigarren, eta Lucinda Brand hirugarren.
-
Fem van Empel, helmugara iristerakoan. Argazka: EFE
Fem van Empel da 2023ko ziklo-kroseko munduko txapelduna. Herbeheretarra nagusi izan da Hoogerheideko (Herbehereak) erakustaldia emanda, eta ortzadar maillota jantzi du.
Van Empelek 20 urte ditu, eta denboraldi bikaina osatu du, guztira 14 garaipen bereganatuta. Munduko Txapelketan erabateko nagusitasuna erakutsi du. Puck Pieterse izan da bigarren 39 segundora, eta Lucinda Brand iazko txapelduna hirugarren 1'11"ra.
Munduko txapeldun berriak lasterketaren buruan egin ditu azken hiru itzuliak. Herbehereetako hiru txirrindularik osatu dute podiuma.