Itxi

Txirrindularitza

XXXI Mallorcako Challengea

Rui Costak irabazi du Mallorcako Challengeko Calvia Saria

EITB Media

Portugalgo txirrindulariak esprintean bereganatu du garaipena Vervaeke eta Healy mendean hartuta.

  • Rui Costa

    Rui Costa. Argazkia: EFE

Rui Costak (Intermarche-Circus-Wanty) irabazi du Calvia Saria, asteazken honetan (urtarrilaren 25ean). Palmanovan hasi eta bukatu da Mallorcako Challengeko lehen proba eta 150,1 kilometroko ibilbidea izan du.

Costak garaipena bereganatu du Intermarche taldearekin jokatu duen lehen lasterketan. Esprintean mendean hartu ditu Louis Vervaeke (Soudal-Quick Step) eta Ben Healy (EF Education-Easypost). Bestalde, Carlos Canal Euskaltel-Euskadiko txirrindularia seigarren izan da irabazlearekiko sei segundora. Bestalde, Julian Alaphilippe (Soudal-Quick Step) bederatzigarren izan da Costareikoko bederatzi segundora.

Bean Healy, Pascal Eenkhoorn (Lotto-Dstny), Mirco Maestri (Eolo-Kometa Cycling Team) eta Georg Zimmer (Intermarche-Circus-Wanty) txirrindulariek osatu dute eguneko lehen ihesaldia. Ondoren, Eekhoornek eta Healyk egin dute aurrera, baina garaipena esprintean erabaki da.

Azken metroetan nagusi izan da Rui Costa. Portugalgoak bere bigarren garaipena eskuratu du Mallorcako Challengean, 2010ean irabazle izan baitzen.

SAILKAPENA:

1 - COSTA Rui (Intermarche) 3:59:34

2 - VERVAEKE Louis (Soudal) d. b.

3 - HEALY Ben (EF Education) + 1"

4 - PEDERSEN Casper (Soudal) + 3"

5 - ZINGLE Axel (Cofidis) d. b.

6 - CANAL Carlos (Euskaltel) d. b.

7 - GOOSSENS Kobe (Intermarche) d. b.

8 - ZWIEHOFF Ben (BORA) d. b.

9 - ALAPHILIPPE Julian (Soudal) + 9"

10 - BAGIOLI Andrea (Soudal) d. b.