Itxi

Txirrindularitza

San Juaneko Itzulia

Jon Aberasturi hirugarren sailkatu da San Juaneko Itzuliaren bigarren etapan

EITB MEDIA

Trek-Segafredoko esprinter gasteiztarra Soudal Quick-Step taldeko Fabio Jakobsen irabazleak eta Movistar taldeko Fernando Gaviria bigarren sailkatuak soilik gainditu dute. Lasterketa Argentinan ari dira jokatzen, datorren igandera arte.

  • Aberasturik, irudiaren eskuinaldean, esprint bikaina egin du. Argazkia: EFE.

    Aberasturik, irudiaren eskuinaldean, esprint bikaina egin du. Argazkia: EFE.

Jon Aberasturi esprinter gasteiztarrak hirugarren postua lortu du astelehenean San Juaneko Itzuliaren bigarren etapan. Lasterketa, UCI PsoSeries mailakoa bera, igandera arte ari dira jokatzen Argentinan, eta, bigarren etapa horretan, Soudal Quick-Step taldeko Fabio Jakobsen irabazleak eta Movistar taldeko Fernando Gaviria bigarren sailkatuak soilik gainditu dute txirrindulari arabarra. Bora-Hansgrohe Sam Bennett irlandarrak lider jarraitzen du.

Aberasturi Bennett bera garaitu du esprintean, eta sailkapen nagusiko seigarren postuan dago, sei segundora. Aurtengo San Juaneko Itzuliaren etaparik luzeenean, tropela batera iritsi da helmugara, eta Europako Txapeldunak irabazi du, alegia, Jakobsen herbeheretarrak; Soudal Quick-Step taldeak ondo prestatu du esprinta, eta, besteak beste, Remco Evenepoel egungo Munduko Txapelduna ibili da lan horietan.

Etapa amaituta, Jon Aberasturi "oso pozik" azaldu da, "urteko lehen esprintean" egindakoarekin. Arabarra lehen etapan ere saiatu zen lehian sartzen, baina amaierako istiluek ez zioten hori egiten utzi, beste txirrindulari batzuei ere gertatu zitzaienez. Astelehena, aldiz, "bestelakoa izan da. Taldea amaierara arte izan da nirekin, eta, gutxienez, ahalegina egiteko aukera izan dut. Pozik nago sentsazioekin, eta saiatzen jarraituko dut", adierazi du.

2. ETAPAKO SAILKAPENA:

1 - JAKOBSEN Fabio (Soudal) 4:22:22

2 - GAVIRIA Fernando (Movistar) d.b.

3 - ABERASTURI Jon (Trek) d.b.

4 - BENNETT Sam (BORA) d.b.

5 - TIVANI German Nicolás (Corratec) d.b.

6 - NIZZOLO Giacomo (Israel) d.b.

7 - ANDRESEN Tobias Lund (DSM) d.b.

8 - VIVIANI Elia (INEOS) d.b.

9 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

10 - MARKL Niklas (DSM) d.b.

 

SAILKAPEN NAGUSIA:

1 - BENNETT Sam (BORA) 7:41:28

2 - JAKOBSEN Fabio (Soudal) d.b.

3 - GAVIRIA Fernando (Movistar) +0:04

4 - MORKOV Michael (Soudal) d.b.

5 - NIZZOLO Giacomo (Israel) +0:06

6 - ABERASTURI Jon (Trek) d.b.

7 - SEVILLA Oscar (Team Medellin) d.b

8 - VIVIANI Elia (INEOS) +0:10

9 - SAGAN Peter (TotalEnergies) d.b.

10 - VAN POPPEL Danny (BORA) d.b.