Txirrindularitza
Tour Down Under (4. etapa)
Coquardek irabazi du Tour Down Under lasterketako 4. etapa, eta Vinek lidertzari eutsi dio
EITB Media
Bryan Coquardek bereganatu du garaipena laugarren etapan, esprintean Bettiol eta Page gaindituta. Pello Bilbaok postu bat galdu du sailkapen nagusian, eta hirugarren da orain, Jay Vine liderrarekiko 15 segundora.
-
Bryan Coquard, 4. etapako irabazlea. Argazkia: EFE
Bryan Coquardek (Cofidis) irabazi du Tour Down Under lasterketako laugarren etapa, Port Willunga eta Willunga Township (133,2 km) artean jokatu dena. Jay Vinek (UAE) jarraitzen du sailkapen nagusiko lehen postuan.
Haizea izan da laugarren etapako protagonista nagusietako bat. Esprintean erabaki da irabazlea, eta azken metroetan nagusi izan da Coquard, Alberto Bettiol (EF Education-EasyPost) eta Hugo Page (Intermarche-Cyrcus-Wanty), bigarren eta hirugarren hurrenez hurren, mendean hartuta.
Pello Bilbao (Bahrain-Victorious) hirugarren etapako irabazleak postu bat galdu du sailkapen nagusian, eta hirugarren dago, Simon Yatesek segundo bateko gainsaria jaso duelako, eta erlojupekoan ehuneneko batzuengatik gainditu zuelako Gernika-Lumokoa.
Etapa bakarra falta da Tour Down Under lasterketa bukatzeko. Jay Vine da liderrak 15 segundo ateratzen dizkie Simon Yatesi (bigarren) eta Pello Bilbaori (hirugarren).
4. etapako sailkapena:
1 - COQUARD Bryan (Cofidis) 2:53:41
2 - BETTIOL Alberto (EF Education) d. b.
3 - PAGE Hugo (Intermarche) d. b.
4 - PENHOËT Paul (Groupama) d. b.
5 - STRONG Corbin (Israel) d. b.
6 - MATTHEWS Michael (Jayco) d. b.
7 - GODON Dorian (AG2R) d. b.
8 - MAYRHOFER Marius (DSM) d. b.
9 - HEIDUK Kim (INEOS) d. b.
10 - EWAN Caleb (UniSA) d. b.
Sailkapen nagusia:
1 - VINE Jay (UAE) 13:26:31
2 - YATES Simon (Jayco) +15"
3 - BILBAO Pello (Bahrain) d. b.
4 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +45"
5 - SCHMID Mauro (Soudal) +46"
6 - HAYTER Ethan (INEOS) +50"
7 - BYSTRØM Sven Erik (Intermarche) +54"
8 - PAGE Hugo (Intermarche) +56"
9 - TIBERI Antonio (Trek) +58"
10 - O'CONNOR Ben (AG2R) +1'00"
11 - IZAGIRRE Gorka (Movistar) +1'01"