Itxi

Txirrindularitza

ERLOJUPEKOA

Bettiolek irabazi du atarikoa eta bera da Down Under Tourreko lehen liderra da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Txirrindulari italiarra lehenengoetakoa izan da irteera puntuan, eta ondo balioatu du bere ibilbidean zehar apenas euririk egon ez izana.

  • Alberto Bettiol etapa garaipen bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

    Alberto Bettiol etapa garaipen bat ospatzen. Artxiboko argazkia: EFE

Alberto Bettiol (EF Education) italiarrak bereganatu du Adelaidan jokatu den Down Under Tourreko atariko erlojupekoa. Education First taldeko txirrindulariak 6:19ko denbora behar izan du ibilbideak zituen 5,5 kilometroak betetzeko.

Bettiolek 8 segundoko aldea atera dio Magnus Sheffield estatubatuarrari (Ineos) eta 10 segundo Julius Johansen danimarkarrari (Intermarché).

Euriak protagonismo berezia izan du lasterketan zehar; izan ere, lehen zatian (Bettiolen kasu) eta amaierakoan atera diren txirrindulariei egin die mesede, hasieran ez baitu euririk egin, eta bukaera aldera geratu egin baita, eta lurzoruari lehortzeko beta emanez.

Asteazkenean, Tanundan hasi eta amaituko den 150 kilometroko lehen etapa jokatuko da, esprinterrentzat aproposa izan daitekeena.

 

ETAPAKO ETA NAGUSIKO SAILKAPENA:

1 - BETTIOL Alberto (EF) 0:06:19

2 - SHEFFIELD Magnus (INEOS) +0:08

3 - JOHANSEN Julius (Intermarché) +0:10

4 - GROVES Kaden (Alpecin) +0:11

5 - GAZE Samuel (Alpecin) d.b.

6 - PAGE Hugo (Intermarché) +0:12

7 - MAYRHOFER Marius (DSM) +0:13

8 - STEIMLE Jannik (Soudal) d.b.

9 - VINE Jay (UAE) +0:14

10 - MATTHEWS Michael (Jayco) d.b.