Txirrindularitza
78ª edición
Bartzelonak hartuko du Espainiako Vueltaren irteera abuztuaren 26an
I. G. | EITB MEDIA
Kataluniako hiriburuak irteera ofiziala hartuko duen bigarren aldia izango da.
-
Espainiako Vueltako lehen etapa. Argazkia: EITB Media
Bartzelonak hartuko du 2023ko abuztuaren 26an Espainiako Vueltaren 78. edizioa, eta Mataro (Bartzelona) izango da bigarren etaparen irteera, astearte honetan jakitera eman denez.
Kataluniako hiriburuak irteera ofiziala hartuko duen bigarren aldia izango da, 1962an lehen aldiz egin ondoren.
Bartzelona etapa baten irteera izango da, eta biren helmuga hurrengo Vueltaren lehen bi egunetan: taldekako erlojupeko bat eta mendi erdiko etapa bat. Matarok, berriz, bigarren etaparen irteera hartuko du.
Lehen etapa (14,6 kilometro) taldekako erlojupekoa izango da, Somorrostro hondartzan hasi eta Montjuiceko Maria Kristina etorbidean amaituko dena.
Bigarren etapa (181,3 kilometro) Matarotik irtengo da, eta Lluis Companys Estadio Olinpikoaren ateetara iritsiko da; Coll de Sant Bartomeu (hirugarren maila) eta Coll d'Estenalles (bigarren maila) mendateak igoko dira, eta Montjuiceko azken igoera izango da etapa erabakiko duena.
Espainiako Vueltaren bigarren etapa. Argazkia: EITB Media